Sebennitos

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sebennitos (grezieraz Σεβέννυτος), Niloren deltaren erdialdeko besoan edo sebenitikoan zegoen antzinako hiri egiptoar bat zen. Behe Egiptoko XII. nomoaren hiriburua ere bazen. Faraoien Egiptoren azken hiriburua izan zen.

  • Izen egiptoarra: Tyebtnecher. Izen greziarra: Sebennitos. Izen koptoa: Dyebenute edo Dyemnuti. Izen arabiarra: Samannud.

Sebennitos, antzinatean, nolabaiteko garrantzia zuen hiri bat izan zen, eta penintsula batean duen kokapena, gaur egun Burlos deitutako laku bat eta Nilo ibaiaren artean, Menfis eta Behe Egipto osoarekin merkataritza eta harremanetarako oso toki mesedegarria izan zen. Baina, kanalak bertan behera uzteak eta lurraren igoerak ekarpen alubialen ondorioz, ia tokia suntsitu du (Champollion)

Sebennitosen izan zuen bere jatorria Egiptoko XXX. dinastiak. Ptolomeotar garaiko Maneton historialari eta kronista ere han jaio zen, K. a. III. mendean. Tokia, Familia Sakratuaren ibilbidearen zati bezala ere ezagutzen da, Egipton egon zen garaian.

Hondar arkeologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]