Ptolomeotar dinastia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Egiptoko dinastiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ptolomeo (argipena)».
Antzinako Egipto
Dinastiak eta faraoiak
Eye of Horus bw.svg
Aro aurredinastikoa
Aro protodinastikoa
Aro Goiztiarra

I.a - II.a

Inperio Zaharra

III.a IV.a V.a VI.a

Tarteko Lehen Aroa

VII.a VIII.a IX.a X.a XI.a

Inperio Ertaina

XI.a XII.a

Tarteko Bigarren Aroa

XIII.a XIV.a XV.a XVI.a XVII.a

Inperio Berria

XVIII.a XIX.a XX.a

Tarteko Hirugarren Aroa

XXI.a XXII.a XXIII.a XXIV.a XXV.a

Aro Berantiarra

XXVI.a XXVII.a XXVIII.a XXIX.a XXX.a XXXI.a

Aro Helenistikoa

Mazedoniarra . Ptolomeotarra

Erromatar Aroa

Ptolomeotar dinastia Alexandro Handiaren jeneraletako bat izan zen Ptolomeo I.a Soterrek sortu zuen. Dinastia honek Egipton gobernatu zuen Aro Helenistikoan Alexandro hil zenetik K. a. 30era arte; azken urte honetan, Aktiumeko guduaren ondoren, Erromako probintzia bihurtu zen. Lagidar dinastia izenaz ere ezagutzen da, Lagos deitzen baitzen Ptolomeo I.aren aita (edo ustezko aita).

Ptolomeotar inperioaren hedadura (urdinez)

Ptolomeok erresuma honen hiriburua Alexandrian ezarri zuen. Garai hartan hiri handia zen, eta Antzinaroko merkataritza eta ezagutza gunerik handienetako bat izan zen.

Dinastia honek hasiera-hasieratik egiptoar ohiturak hartu zituen. Mazedoniako Seleuzidar dinastiaren etsai izan zen beti. Bere erregeetako baten, Ptolomeo V.aren erregealdian, beranduago hieroglifo idazkera deszifratzeko balioko zuen dekretu bat argitaratu zen hiru idazkera ezberdinetan harri beltz baten gainean, K. a. 197an: Gaur egun hain ospetsua den harri hau, Jean-François Champollionek aurkitua, Rosetta harria bezala ezagutzen da.

Tarteka ptolomeotar dinastiak Zirenaika domeinatu zuen (gaur egungo Libiaren iparrekialdean), baita Kanaan hegoaldea eta Zipre ere.

Dinastia honetako azkeneko gobernaria Kleopatra ospetsua izan zen. Bera eta bere seme Zesarion (Ptolomeo XV) hil ondoren, dinastia amaitu egin zen, eta Augusto erromatar enperadoreak Erromatar Inperiora erantsi zuen Egipto K. a. 30ean.

Faraoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ptolomeo I.a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soter edo salbatzailea. Egiptoko erregea K.a. 305-283 urteetan (Mazedonia, K.a. 367 edo 366 - Mazedonia, K.a. 283). Lagiden dinastia grekoa sortu zuen Egipton. Alexandro Handiari lagundu zion Asiara, haren osteen buruzagi baitzen, eta espedizio hari buruzko kronika bat idatzi zuen. Egiptoko eta Libiako satrapa izendatu zuten K.a. 323. urtean, eta Zireneraino hedatu zuen bere erreinua. Siria, Jerusalem eta Zipre konkistatu zituen ondoren. Seleuko I.a Nikator babestu eta harekin bat egin zuen Antigono Monoftalmosen eta haren seme Demetrioren aurkako borrokan eta garaipenean (K.a. 312). Asia Txikiraino eta Greziaraino hurbildu zen Ptolomeo, baina Zipreko kostaldearen aurrean itsas gudua galdu ondoren, gainbehera etorri zen itsasoan zuen nagusitasuna eta Egipto eta Zirene baizik ez zitzaizkion geratu. Bere burua errege izendatu zuen, eta faraoiek zituzten eskubideez jabetu zen. Zelesiria (301), Zipre (295-294) eta Zikladeetako babesgoa (287) berreskuratu zituen ondoren. Alexandria egin zuen Egiptoko hiriburu eta guztiz edertu zuen. Merkataritza, zientziak eta artea bultzatu zituen, bestalde.

Ptolomeo II.a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filadelfo edo arreba maite duena. Egiptoko erregea K.a. 283-246 urteetan, aurrekoaren semea (Kos, K.a. 308 - Kos, K.a. 246). Artean gazte zela, Lisimako Traziakoaren alaba zen Arsinoe I.arekin ezkondu zen. Gerra kanpaina ugariren zuzendari izan zen bere anaiorde Magas Zirenekoaren, Antiokos I. Soter-en (274-271), Antigono I.a Gonatas-en (267-266, 262-261) eta Antiokos II.aren (260-253) aurka; hala areagotu zuen aitarengandik jaso zuen erreinua eta aginpidea. Bere arreba Arsinoe II.arekin ezkondu zen 276. urtean. Herri-lan garrantzitsuak (Nilo eta Itsaso Gorriaren arteko ubidea) bultzatu eta artea eta zientziak babestu zituen, aitak bezala.

Ptolomeo III.a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Evergetes edo ongilea. Egiptoko erregea K.a. 246-221 urteetan, Trifon izenaz ere deitua, aurrekoaren semea (Mazedonia, K.a. 280 - K.a. 221). Magas Zirenekoaren alaba Berenizerekin ezkondu zen aginpidera iritsi bezain laster, eta era horretan Zirenaika berreskuratu zuen. Seleukotarren inperioa inbaditu zuen eta Siriako, Asia Txikiko eta Traziako hainbat lurralde mendean hartu zituen. Pertsiarrek ebatsitako irudi sakratu asko berreskuratu zituen Egiptorentzat eta tenplu asko eraikiarazi zituen: Edfukoa, besteak beste.

Ptolomeo IV.a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filopator (I.a) edo aita maite duena. Egiptoko erregea K.a. 221-205 urteetan, aurrekoaren semea (K.a. 244 - K.a. 205). Ustela eta nagia omen zen eta Sosibio eta Agatokle ministroen esku utzi zuen aginpidea. Antiokos Megas garaitu zuen Rafiako guduan (217), 20.000 nekazariren eta Galiako eta Traziako mertzenarioen laguntzari esker.

Ptolomeo V.a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epifanes edo jakituna. Egiptoko erregea K.a. 205-181 urteetan, aurrekoaren semea (Mazedonia, K.a. 210 - K.a. 181). 205. urtean iritsi zen aginpidera, Sosibio eta Agatokle ministroek Ptolomeo IV.aren heriotza denbora luzeagoz ezkutatu ezin izan zutenean, hain zuzen. Mazedoniarrek eta siriarrek K.a. 200 edo 198. urtean garaitu zuten eta, orduan, Zelesiria eta Asia Txikia galdu zituen. Adin nagusira heldu zenean Siriako Antiokos III.aren alaba Kleopatra I.arekin ezkondu zen. Egiptoko jatorrizko biztanleen matxidanei aurre egin behar izan zien (Tebaida, Abidos, Likopolis). Egiptoko erlijio gizonak erakartzen saiatu zen eta jatorrizko erlijioa sustatu zuen, Rosetta harriak adierazten duenaren arabera.

Ptolomeo VI.a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filometor edo ama maite duena. Egiptoko erregea K.a. 181-145 urteetan, aurrekoaren semea (Mazedonia, K.a. 186 - Siria, K.a. 145). Bere arreba Kleopatra II.arekin ezkondu zen K.a. 173. urtean. Antiokos IV.ak Egipto inbaditu zuenean atxilotu zuen Ptolomeo VI.a, eta haren anaia Ptolomeo VII.a izendatu zuten errege Alexandriako biztanleek. Erromatarren esku-hartzearen ondorioz (169-168) bi anaien artean banatu zuten aginpidea, baina berehala hasi ziren bien arteko liskarrak eta Ptolomeo VI.ak Ziprera erbesteratu behar izan zuen. Aginpidera itzuli zen urtebete geroago eta Zirenaikara bidali zuen anaia. Seleukotarren arteko gerretan ere parte hartu zuen, eta Siriako errege koroatu zuten bere suhi Demetrio II.arekin batera, baina Alexandro I.a handik gutxira hil zen Balasen aurkako guduan egin zizkioten zauri larrien ondorioz. Eunukoen eragina nabarmen areagotu zen Ptolomeo VI.aren agintaldian.

Ptolomeo VII.a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ptolomeo VII.a Neo Filopator, sekula ez zen errege izan, bere osaba Ptolomeo VIII.ak hil zuen.

Ptolomeo VIII.a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Evergetes (II.a) edo ongilea. Egiptoko erregea K.a. 170-163 eta 145-116 urteetan, aurrekoaren anaia (Mazedonia, K.a. 181 - K.a. 116). Anaia hil zenean haren alargunarekin ezkondu zen, eta heriotzara kondenatu edo erbesteratu zituen bere aurka azaldu ziren guztiak. Intelektual askok Alexandriatik alde egin zuten garai hartan. Bere iloba Kleopatra III.arekin ezkondu zen 141. urtean. Kleopatra II.ak Alexandriatik bota zuen bederatzi urte geroago, baina Ptolomeok berriz konkistatu zuen erreinua (128-127). 124. urtean bakeak egin zituen Kleopatra II.arekin, eta bakea itzuli zion herriari amnistia baten bidez.

Ptolomeo IX.a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soter (II.a) edo salbatzailea. Egiptoko erregea K.a. 116-107 eta 88-81 urteetan, Ptolomeo VII.aren eta Kleopatra III.aren semea (Mazedonia, K.a. 142 - K.a. 81). Ahaleginak egin zituen amak, Ptolomeo IX.aren ordez, haren anaia Ptolomeo X.a izan zedin errege, baina hutsean geratu ziren Kleopatraren saioak. Kleopatra IV.arekin ezkondu zen Ptolomeo lehendabizi eta Kleopatra V.arekin ondoren. Aginpidetik eraitsi zuten 107. urtean, bere anaia jarri zuten bere ordez, baina anaia hil eta erregetza berreskuratu zuen (88). Tebaidako matxinada zapaldu zuen (88-86). Obra handiak egin ziren bere agintaldian, Dandaran eta Madamuden batik bat.

Ptolomeo X.a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alexandro (I.a.). Egiptoko erregea K.a. 107-88 urteetan, aurrekoaren anaia txikia (Mazedonia, K.a. 140 - itsasoan, K.a. 88). Zipren errege izan ondoren bere anaiaren aurka borrokatu zen, eta amaren laguntzaz garaipena lortu zuen. Alde batetik, Alexandro Handiaren hilobia (Sema) profanatu zuen 89. urtean, eta, bestetik, israeldarrak babestu zituen; horren ondorioz, herria matxinatu egin zen eta Egiptotik bota zuen erregea. Itsas gudu batean hil zen, Zipretik hurbil.

Ptolomeo XI.a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alexandro (II.a.). Egiptoko erregea K.a. 80. urtean, aurrekoaren semea (Mazedonia, K.a. 100 - K.a. 80). Kos-en eta Ponto-n egin zituen ikasketak. Erromara jo zuen 80. urtean eta Kleopatra Berenize III.arekin ezkondu zen. Emaztea hil zuen, eta, beraz, Alexandriako biztanleek bera hil zuten.

  • Berenize III.a (emazte-lehengusina). Gobernaria (K. a. 81-K. a. 80), bere senarrak hil zuen

Ptolomeo XII.a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dionisio Berria. Egiptoko erregea K.a. 80-58 eta 55-51 urteetan, Noto (Sasikoa) edo Auletes (Flautista) deitua, Ptolomeo X.aren ustezko semea (Mazedonia, K.a. 116 - K.a. 51). K.a. 59. urtea arte ez zuen Erromak erregetzat onartu. Egiptotik bota zuten herritarrek Erromak Zipre konkista zezan onartu zuelako. Kleopatra VII.a ospetsuaren aita zen.

Kleopatra VII.a[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dionisio (II.a.). Egiptoko erregea K.a. 51-47 urteetan (Mazedonia, K.a. 61 - K.a. 47). Bere arreba Kleopatra VII.arekin ezkondu zen. Ponpeio hilarazi zuen, hura Egipton baitzegoen. Zesarrek aginpidea Kleopatra VII.arekin banatzera behartu zuen. Gudu batean hil zen, Nilo ibaian itoa.

Egiptoko erregea K.a. 47-44 urteetan, aurrekoaren anaia (Mazedonia, K.a. 59 - K.a. 44). Zipreko errege izendatu zuen Zesarrek K.a. 48. urtean. Kleopatra VII.arekin ezkondu zen K.a. 49an, baina hark hilarazi zuen hiru urte geroago.

Egiptoko erregea K.a. 44-30 urteetan, Zesar eta Kleopatra VII.aren semea, Zesarion izenaz ere deitua (Mazedonia, K.a. 47 - K.a. 30). Actium-go guduaren ondoren hil zuen Octaviok. Haren heriotzak amaiera eman zion Ptolomeoen dinastiari, eta Egipto erabat Erromaren mende geratu zen.

Titulatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ptolomeotarren kartutxo egiptoarra: P T U L M Y S
<
p
t
wA l
M
i i s
>

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ptolomeotar dinastia Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Egiptoko Dinastia Mazedoniarra
Egiptoko dinastiak
Ptolomeotar Dinastia (K. a. 305-K. a. 30)
Ondorengoa
Erromatar Aroa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]