Sedimentologia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sedimentologia arroka sedimentarioak sortzen dituzten sedimentu gorputzen formazio, garraio eta metatzea ikertzen dituen geologiaren azpiatala da. Iraganeko ingurune sedimentarioak interpretatu eta berreraikitzeko asmoa du. Oso harreman handia du estratigrafiarekin, baina honek ez bezala, ez ditu arrokak deskribatzen baizik eta berauek sortu zirenean zegoen egoera.

Oinarizko printzipioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktualismoaren printzipioa
Printzipio hau oinarrizkoa da Geologiaren ikerketan. Ingelesez aktualismo hitza ez da erabiltzen, baizik eta uniformitarismoa edo uniformismoa. James Huttonek XVIII. mendean proposatu zuen eta esaldi batean laburbil daiteke: "orainaldia iraganeran giltza da". Printzipio honen arabera gaur egungo prozesu geologiko guztiak iraganean ere modu berdinean gertatu dira, eta beraz prozesu geologikoak denboran aldaezinak dira.
Hasierako horizontaltasun printzipioa
Printzipio honen arabera sedimentuak hasieran beti horizontalean metatzen dira. Orain arte egindako ikerketa guztietan argi ikusten da generalizazio hau orokorrean egia dela, nahiz eta inklinazio apur bat izan dezaketen hainbat sedimentuk.
Gainezartze printzipioa
Printzipio honen arabera tektonikoki aldatu gabeko arroken sekuentzia batean behekoa zaharragoa izango da gainean duena baino. Logikoki, beraz, gazteagoa den arroka bat ezin da egon zaharragoa den baten azpian sedimentatua egon. Printzipio honekin arroka sedimentarioak denbora-lerro bat bailiran azter daitezke.

Irizpide batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arro sedimentario bateko sedimentuak bertan sortuak edo kanpotik etorriak izan daitezke. Bigarren kasuan, meteorizazio kimiko zein fisikoz sortuak egon daitezke. Kimikoki eraldatutako sedimentuek jatorri eskualdearen klima berreraikitzen laguntzen digute, eta prozesu fisikoen bidez sortutakoek, aldiz, jatorri eskualdearen konposizio mineralogikoari buruz hitz egiten digute.

Partikula hauek ikertzeko orduan, gehien nabarmentzen den propietatea sedimentuen kolorea da. Horregatik, kolorearen arabera konposizioa ezagutu nahi izateko joera dago beti, baina jarrera hau arriskutsu xamarra da: kolorearen jatorria ez da arrokaren konposizioaren araberakoa, eta bestalde, sedimentuak iragazkorrak izanki, arrokaren barneko kolore ere ez da fidagarria. Adibidez, urak ekarritako lohiak kolore marroixka eman diezaioke kareharri zati bati.

Badaude, hala ere, kolorearen araberako irizpide batzuk:

1) Sedimentuak kolore gorrixka (okrea) har dezake geruza barneko burdina oxidatzen denean. Herdoiltze hori oxigeno atomo ugarien kontaktuan soilik gerta liteke, eta beraz, usposa dezakegu sedimentu hori airearekin kontaktuan metatu zela, uretatik kanpo. Baina beti ez da hala.

2) Kolorea grisa, gris berdea delarik, geruzako burdina ezin izan da oxidatu. Aurreko irizpidearen kontrako egoeran gaude: sedimentua oxigeno gutxiko baldintzetan metatu dela pentsa dezakegu, ur azpian. Baina, esan bezala, ez du zertan horrela izan.

3) Arroka sedimentarioaren kolorea beltza bada, karbono ugari duen geruza baten aurrean gaude. Hau da, materia organiko askoren bidez osatua izan den arroka baten aurrean.

Sedimentologiaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiak antzinatetik harriak erabili baditu ere interes ekonomikorako XIX. menderarte ez da ikerketarik egin sedimentologiaren alorrean. Izena bera 1932ean sortu zuen Wadellek.

1960ko hamarkadan sedimentologiak aurrerapausu handiak izan zituen hidrokarburoen ustiapena zela eta, hauek reserborio handienak arroka sedimentarioetan daudelako. Gaur egun kostaldeko inguruetako ekologian ere sedimentologia erabiltzen da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sedimentologia Aldatu lotura Wikidatan