Segoviako ihesa (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea


Segoviako ihesa 1981 urtean plazaraturiko filma da, Imanol Uribek zuzendu eta Segoviako ihesean inspiratutakoa.[1]

Euskarazko elkarrizketak dituen inoizko pelikularik ospetsuena izan da: 658.634 ikusle izan zituen, 718.576,38 -ko kopurua bilduz[2]

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1977ko udan, erbestean dagoen preso ohi batek bere istorioaren xehetasunak azaltzen dizkio kazetari bati : 1976ko apirilean ETAko kide batzuek, beste antifrankista batzuekin batera, Segoviako espetxetik egindako ihesa. Porrot egin zuen lehenengo ihesaldi saio baten ondoren presoek ez dute tesitzen eta bigarren tunel bat egiten dute. Zortzi hilabetez lan egin ondoren, ihesa gauzatzen da, baina Nafarroan, Frantziako mugatik gertu, Guardia Zibilak iheslari bat hiltzen du aurrez aurreko; ondorengo egunetan iheslari gehienak atxilotzen dituzte. Espainiako Trantsizio Demokratikoaren garaietan, iheslariek ondorio ezberdinak biziko dituzte.

Pertsonaiak

Ezaugarri teknikoak

Zuzendaritza Imanol Uribe
Gidoia Ángel Amigo eta Imanol Uribe
Anjel Lertxundi, euskarazko elkarrizketak.
Ekoizlea Ángel Amigo, Miguel Angel Berdejo eta Andres Santana
Musika Amaia Zubiria eta Xabier Lasa
Argazki Zuzendaria Javier Agirresarobe
Muntaia Julio Peña Heredia
Apainketa Felix Murcia
Makillaje Pedro Camacho eta Ana Mendiola
Ekoizle zuzendaria Jose Ignacio 'Mudo' Ganuza eta Andres Santana
Zuzendari laguntzaileak José Llovet, Mischa Müller eta Benito Rabal
Efektu berezia Juan Ramón Molina

Erreferentziak

  1. Barrenetxea Marañón, Igor. (2003). «La trilogía vasca de Imanol Uribe: una mirada al nacionalismo vasco radical a través del cine» Ikusgaiak (6): 77-101..
  2. Barambones Zubiria, Josu. (2011). «Una mirada telescópica al cine en euskera: versiones originales dobladas y subtituladas» Hermēneus: Revista de la Facultad de Traducción e Interpretación de Soria (13): 25-59. ISSN 1139-7489..

Kanpo loturak