Javier Agirresarobe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Javier Agirresarobe Zubia (Eibar, Gipuzkoa, 1948ko urtarrilaren 1 -) Euskal Herriko argazkilaria eta zinemako argazki-zuzendaria da; Europako argazki-zuzendari onenetakoa. Bere karreran zehar hogeita hamarretik gora filmen argazkiaz arduratu da, zuzendari garrantzitsuenekin elkarlanean.

Besteak beste, Segoviako ihesa (1981), La muerte de Mikel (1982, Mikelen heriotza), Luna Negra (1989), Bwana (1996) eta Plenilunio (2000) egin ditu Imanol Uriberekin; 27 ordu (1986) eta Secretos del corazón (1997) Montxo Armendarizekin; Beltenebros (1991) eta El Perro del Hortelano (1997) Pilar Mirórekin; La madre muerta (1993) Juanma Bajo Ulloarekin; Tierra (1996) Julio Medemekin eta La niña de tus ojos (1998) Fernando Truebarekin.

Goya Saria ere irabazi izan du bere lanarengatik behin baino gehiagotan: 1992an (Beltenebros), 1996an (Antártida) eta 1997an (El Perro del Hortelano), besteak beste. 1995ean bere lanbideari buruzko liburua argitaratu zuen Euskadiko Filmategiaren eskutik, En el umbral de la oscuridad izenburuaz.

Eduki-taula

[aldatu] Filmegintza

[aldatu] Sariak

[aldatu] Kanpo loturak

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak