Seiano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Seiano (latinez Lucius Aelius Seianus) (K. a. 20 - K. o. 31ko urriaren 18an) soldado erromatarra izan zen, Tiberio enperadorearen laguna. Adiskidetasuna horri esker, garaiko erromatarrik beso luzekoena bihurtu zen.

Bere aita, Luzio Seio Estrabon, equite klasekoa, pretoriar prefekto izendatu zuten Augustoren garaian. Ælio familiak semetzat hartuta, haien izena jaso zuen.

Seiano ere pretoriar prefekto izendatu zuten Tiberioren igotzearekin batera. Handik boterea eskuratzen hasi zen. K. o. 23ko, Druso, Tiberioren semea, hil zenerako, Seianok Senatuaren gaineko autoritatea bazeukan. Pretoriar Goardia osoa, lehen Erroman zehar sakabanaturik zegoena, Viminal Atearen ondoan bildu zuen.

Drusoren alargunarekin, Livilarekin, ezkontzea lortu ez bazuen ere, Tiberioren erretiroak Seianoren boterea handitu zen. Bere egoera politikoa indarturik, saiatu zen Germanikoren alarguna Agripina eta semeak Neron eta Druso politikoki hiltzen. Seme gazteena, Gaio Kaligula, ordea, benetan saiatu zen hiltzen.

K. o. 31an, equite jatorria bazuen ere, Tiberiorekin partekatu zuen kontsulatua. Ukiezina zelakoan, boterea bereganatzeko konspiratu zuen. Tiberiok konspirazioa aurkitutakoan Makro jarri zuen Seianoren lekuan. Senatuak Seiano auziperatu eta hiltzera zigortu zuen. Gau horretan, Seiano itoarazi ondoren, gorpua kalean utzi zuten, non jendeak txikitu ahal izan zuen. Seianoren hire seme-alabak ere hil zituzten. Haren lagun eta senitarteko askok ihes egin edo haien burua hil behar izan zuten.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Seiano Aldatu lotura Wikidatan