Serge Lutens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Serge Lutens
Bizitza
JaiotzaLille1942ko martxoaren 14a (82 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria eta moda-diseinatzailea
Jasotako sariak

sergelutens.com
Discogs: 3197172 Edit the value on Wikidata

Serge Lutens, (Lille, Frantzia, 1942ko martxoaren 14-), moda munduko sortzaile eta artista ezaguna da. Aipagarriak dira bere sorkuntzak ile apaingintza, lurringintza, argazkigintza eta zinemagintza arloetan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palais-Royaleko saltokiak, non Serge Lutens sortzaileak bere lurrinak erakusten dituen.

14 urterekin ile apaintzaile gisa hasi zen lanean. 20 urte zituela, Vogue aldizkariaren arreta piztu zuen zenbait modelori egindako argazkien ausardia eta dotoreziagatik. 1967. urtean, Christian Dior markak bereganatu zuen arte-sortzaile gisa. Bertan 12 urtez aritu zen lanean. 1968. eta 1970. urteetan Marrakech (bertan bizi da 1974. urteaz geroztik) eta Japoniara egindako bidaiek bere estiloa nabarmen eragin zuten. Berak sorturikoak dira Ambre Sultan, Chergui, Cuir Mauresque, Musc Koublaï Khän, Tubéreuse Criminelle, RahätLoukoum, Chêne, DaimBlond, Bornéo 1834 eta Cèdre lurrinak. 1979. urtean Shiseido kosmetika markak kontratatu zuen. 1992. urtean Parisko Palais-Royal eremuan Shiseido etxeak zabaldu zuen dendan saltzen dira bere lurrin esklusiboak.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]