Serhiy Honchar
Serhiy Honchar (ukraineraz: Сергій Гончар; Rivne, 1970eko uztailak 13) ukrainar txirrindulari ohi bat da, profesionala 1996 eta 2010 artean, denbora horretan 29 garaipen lortuz.
Erlojupekoan espezialista da, dituen Munduko Txapelketako hiru dominek frogatzen duten bezala.
Itzuli Handietan lortu dituen emaitzarik hoberenak Italiako Giroan lortu ditu, non 5 etapa garaipen lortu dituen, 2004ko Italiako Giroan 2. postuan amaitzea ere lortuz. Gainra, 2001eko Italiako Giroan 4., 1997ko Italiako Giroan 5., 2005eko Italiako Giroan 6., 1999ko Italiako Giroan 7., 2003ko Italiako Giroan 8., 2002ko Italiako Giroan 9. eta 1998ko Italiako Giroan 10. ere izan zen.
2006ko Frantziako Tourrean lehen erlojupekoa irabazi zuen, hala, une horretan sailkapen nagusiko lider bihurtuz. Hala, Frantziako Tourreko maillot horia jantzi zuen lehen ukrainarra izan zen. Azken erlojupekoa ere irabazi zuen, Parisko azken helmugara iritsi baino egun bat lehenago.
2007ko ekainean T-Mobile Team taldetik bota zuten Romandiako Tourrean zehar eginiko barne analisi batzuei buruz taldean zeuden zalantzen ondorioz eta 2007ko Italiako Giroan parte hartu zutenetatik ere kanpo utzi zutenak.
Ofizialki 2010an erretiratu zen.
Palmaresa [aldatu]
1993
1996
- Piavko Giroa
1997
- Chrono des Nations-Les Herbiers-Vendée
- Etapa 1 1997ko Italiako Giroan
- Etapa 1 Suitzako Itzulian
- 2. Munduko Erlojupeko txapelketan
1998
- Chrono ds Nations-Ls Herbieers-Vendée
- Etapa 1 1998ko Italiako Giroan
- Etapa 1 Dunkerqueko Lau Egunetan
- Etapa 1 Herbehereetako Itzulian
- 3. Munduko Erlojupeko txapelketan
- Ukrainako erlojupeko txirrindularitza txapelketa
1999
- Chrono des Nations-Les Herbiers-Vendée
- Etapa 1 1999ko Italiako Giroan
- Herbehereetako Itzulia eta etapa 1
- Nazioen Sari Nagusia
- Nazioen Kopa
2000
- Lonbardiar Astea eta etapa 1
- Nazioen Kopa
- Munduko erlojupeko txapelketa
- Ukrainako erlojupeko txirrindularitza txapelketa
2001
- Lonbardiar astea eta etapa 1
- Ukrainako erlojupeko txapelketa
2002
- Nazioen Kopa
- Ukrainako erlojupeko txirrindularitza txapelketa
2003
- Etapa 1 2003ko Italiako Giroan
- 2. Ukrainako erlojupeko txapelketan
- Ukrainako errepide txirrindularitzako txapelketa
2004
- Etapa 1 2004ko Italiako Giroan
- 3. Ukrainako erlojupeko txirrindularitza txapelketan
2005
- Etapa 1 Trentinoko Giroan
2006
- 2 etapa Tourrean
Taldeak [aldatu]
- Ideal (1996)
- Aki (1997)
- Cantina Tollo (1998)
- Vini Caldirola (1999)
- Liquigas (2000-2001)
- Fassa Bortolo (2002)
- De Nardi (2003-2004)
- Domina Vacanze (2005)
- T-Mobile (2006-2007)