Danimarkako Itzulia
Wikipedia(e)tik
Danimarkako Itzulia 2006an.
Danimarkako Itzulia (ofizialki Post Danmark Rundt-Tour of Denmark) urtero Danimarkan abuztuan ospatzen den txirrindularitza lasterketa bat da. Proba Danimarkako Posta Zerbitzuak babesten du, hortik probaren izena.
1983tik ospatzen da, baina 1989 eta 1994 artean ez zen ospatu. Edizio gehienetan 2.2 mailan egon ondoren, 2005ean UCI Zirkuitu Kontinentalak sortu zirenetik 2.HC mailan egon da (UCI Zirkuitu Kontinentalen maila gorena).
Sei etapa ditu, horietako azkenaurrekoa erlojupeko bat. Danimarka herrialde lau bat denez, esprinterrak eta errodadoreak nabarmentzen diren proba bat da hau. Beti Frederiksberg herrian amaitzen da.
Lehen garailea etxeko Kim Andersen izan da, proba honetan garaipen gehien lortu dituena ere badena, hirurekin.
Eduki-taula |
Palmaresa [aldatu]
Podiumak [aldatu]
Beste sailkapen batzuk [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Danieraz)Webgune ofiziala