Sesame Street

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sesame Street ("Sesamo kalea"), eskola aurreko haurrei zuzenduriko estatu batuar telesaila da, telebista garaikideko hezkuntza estandarra ezartzen aitzindaria izan zen, hezkuntza eta entretenimendua biak uztartuz. Sesame Street telesaila Jim Hensonek sorturiko The Muppets txotxongiloengatik oso ezaguna da. Estatu Batuetako lehenbiziko emisioa 1969ko azaroaren 10ean NET kate publikoan (gaur egungo PBS) burutu zen, bere 37. denboraldirako 4.135 saio zituen, honek telebistaren historian umeei zuzenduriko saio iraunkorrena bilakatu zuen.

Txotxongiloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko ingelerazko izenak Hego Euskal Herrian Ipar Euskal Herrian Ezaugarriak
Big Bird Kaponata oiloa
Bert and Ernie Epi eta Blas Epi: Onbera eta jostalaria, Epi Blasen antitesia da. Batzuetan Epik Blasen seriotasuna probestuz, euren zenbateiranokoa kalkuta ezin ditzazken txantxak egiten dizkio. Epik abestea eta bere gomazko ahatetxoa maite ditu.
Blas: Blas Epiren lagun jasankor eta serioa da. Etxezalea eta arduratsua, txano, botoi nahiz paperezko krisketak bildumaratzen gozatzen du, baita musika eta eguraldiaren iragarkiak entzunez ere. Epiren txantxa guztien helburua da.
Count von Count Drako kondea Konde berezia zen, bere eginkizun nagusia haurrei matematiketako oinarrizko ezagupenak irakastea zen. Zaletasun obsesibo eta gustokoena edozer zenbatzea zen. Zenbatuz zihoan heinean barre algara bat jaurtiki, trumoi soinua entzun eta bere gaztelu zaharreko lehioetan sekulako tximisten dizdira ikusten zen. Bere adiskidetzat zituen saguzaharrekin bizi zen, eta bere agerpenak beti zingaro doinua zuten abestiekin batera izan ohi ziren.
Elmo Elmo Elmo
Cookie Monster Galleten mustruoa edo Triki
Grover Koko Ego oso nabarmena du, beti bestei laguntzeko prest dagoen mustruo sentibera da. Jendea maite du eta Super Koko izenpean ezaguna izatea amesten du.
Fred the Wonder Horse Jaka Paka Jaka Paka mintzatzeko dohaia zuen mendebalde hurruneko jazkera zeraman behorra zen. Koko Sheriffarekin batera agertzen zen, hots, kokoren paperetako bat zena, azken honekin ez hanka eta ez bururik gabeko eztabaida eroetan murgildu ohi zen, halere Jaka Paka izan ohi zen bietan buruargia eta sena erakusten zuena, azkenik Koko despistatuari bere betebeharrekin laguntzen ziolarik, adibidez atzeraka zenbatu, abereak erreskatatu edota basamortuan ura aurkitu.
Kermit the Frog Gustavo igela
Prairie Dawn Aurora Neskato orekatu, heldu eta eztia da. Ikasteko zazpikia, bere ikasgelan beti eskua altxatu ohi du. Buruargia eta antzerkizalea, idazlea izateko asmoa du.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sesame Street Aldatu lotura Wikidatan