Toshirō Mifune
Wikipedia(e)tik
Toshirō Mifune (Jingdao, Txina, 1920 - Tokio, Japonia, 1997) Txinan jaiotako japoniar zinema-antzezlea izan zen.
Biografia [aldatu]
Txinan jaio eta hazi zen. Hogeita sei urte zituela itzuli zen gurasoen herrira, eta berehala kontratatu zuten zineman aritzeko. Kurosawaren film handi gehienetako protagonista izan da. Gogoangarria da Rashomon (1950) filmean nola moldatzen duen Tajonaru gaizkilearen irudia.
Hauek ditu azken lanetan aipagarrienak: Ohorezko bidaia eta Otsoaren itzala (1992); Fukai kawa eta Konpromisoaren argazkia (1995).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.