Shwedagon pagoda

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Shwedagon Paya.

Shwedagon Birmaniako antzinako hiriburua den Yangonen dagoen multzo erlijioso bat da. Shwedagon Pagoda edo Shwedagon Paya estupa bikainak presiditzen du (Birmanian paya bezala ezaguten dira) tenpluz inguratua. Estupak 100 metroko altuera du, eta urre bainu batekin estalia dago. Errege Lakuaren mendebaldeko ertzean dago, Singuttara muinoetan. Herrialdeko budistentzat pagodarik sakratuena da, Budaren erlikia batzuk baititu, horien artean oihal zati bat eta Siddharta Gautamaren zortzi ile.

Bisitariek oinustu egin behar dute bertan sartu aurretik. Otoitzak erloju orratzen aurkako norantzan bueltak emanez egiten dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elezaharraren arabera, estupak 2.500 urteko antzinatasuna du. Baina arkeologoek VI. mendea eta X. mendea artean monek eraiki zutela uste dute, eztabaidatua den puntu bat den arren: Buda 480an hil aurretik eraiki zela adierazten duten monje budisten idazkiak daue. Tradizioa jarraituz, Shwedagonen historia Budarekin topo egin zuten eta Birmanian tronuratuak izateko honen zortzi ile jaso zituzten bi anaia merkatarirekin hasten da. Bi anaiak, tokiko erregearen laguntzarekin, Singuttara muinoetara iritsi ziren, non jada bazeuden beste erlikia batzuk.

Estupa 1300 arte utzia izan zen, Bagoko Binnya U erregeak berreraikitzea eta 18 metroko altuera ematea agindu zuenean. Beranduago, zenbait alditan berreraikia izan zen, egun duen altuera XV. mendean lortuz. Hurrengo mendeetan gertatutako zenbait lurrikarek eraikina kaltetu zuten. Okerrenak 1768an gertatu ziren, dardara batek estuparen goikaldea bota zuenean. Hsinbyushin erregeak berreraikitzea agindu zuen, egun duen itxurarekin utziz. 1871n. Britainiar Inperioak Behe Birmania konkistatu ondoren, Mindon Min erregeak, hti edo koroa berri bat eman zuen estuparentzat.

Multzoaren ikuspegia.

Gerra eta inbasioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1608an, Philip de Brito y Nicote abenturazale portugaldarrak 1485ean Dhammazedi erregeak eman zuen 30 tonako kanpaia eraman zuen. Abenturazalearen asmoa kanpaia urtzea zen, horrekin kanoiak egiteko, baina, Bago ibaian zehar zeramala, kanpaia hondoratu egin zen eta ezin izan zen berreskuratu.

Bi mende beranduago, britainiarren iritsiera eta lehen anglo-birmaniar gerrarekin, inperioko tropek Shwedagon gotorleku bihurtu zuten, non euren agindu postua ezarri zuten. Bandalismoa eta arpilaketak gertatu ziren, eta estuparen azpian tunel bat ere egin zen, bertan arma biltegi bat eraikitzeko asmoz. Maha Gandha kanpaia, 23 tona brontzez egina, multzotik aterea izan zen Kalkutara eramateko asmoz. Kanpaia ibaian hondoratu zen. Britainiarrek kanpaia berreskuratzeko euren saiakeran etsi zutenean, birmaniar herriak bere burua eskaini zuen hori lortzeko, beti ere estupara itzulia izateko baldintzarekin. Ehundaka banbuzko taketak erabiliz kanpaia ateratzea lortu zuten, bere jatorrizko tokira itzulia izan zena.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialdearen historiako ikasleen bigarren greban, 1936an gertatu zena, Shwedagon grebarien kanpamendu bihurtu zen. 1946an, Aung San jenerala jendearengana estupa honetatik zuzendu zen, britainiarrei independentzia eskatuz. Berrogeitabi urte beranduago, bere alaba Aung San Suu-Kyik beste hitzaldi bat egin zuen 500.000 pertsona ingururen aurrean Shwedagonen, kasu honetan, gobernu militarrari demokraziaren itzulera eskatuz.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fededunak Budaren estatua handi baten oinetan.

Payarako lau sarrera (mouk) daude, Singuttara muinoko plataformara (yin bin) daroaten eskailera zatiekin. Bi chinthe erraldoik (lehoi mitikoak) hegoaldeko sarrera babesten dute, eskaileren tontorrean dagoen aldareko irudia bigarren budarena da, Konagamanarena. Estuparen oinarria urre geruzaz estalitako adreiluz egina dago. Oinarriaren gainean zenbait terraza (pyissayan) daude, nora soilik monjeak eta gizonak joan daitezkeen. Goikaldeko zatian koroa dago, 5.448 diamantez eta 2.317 errubiz estalia.

Estuparen urrezko itxura, berau estalita dagoen urrezko plaken ondorio da. Birmaniako biztanleek eta herrialde honen historiako zenbait erregek urrea eman dute estuparentzat berau kontserbatzeko. Tradizioa XV. mendean hasi zen, Shin Shawbu erreginak bere pisua urretan eman zuenean, eta gaurdaino mantendu da.

Barrutia osatzen duten gainontzeko tenpluek arkitektura ezberdinak dituzte eraikiak izateko ofrendak egin dituztenen, euren herrialdearen eta dohaintza hauek egin diren historiako unearen arabera.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Shwedagon pagoda Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 16°47′54.37″N 96°8′58.07″E / 16.7984361°N 96.1494639°E / 16.7984361; 96.1494639