Sigismundo III.a Vasa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sigismundo I.a» orritik birbideratua)
Sigismundo III.a Vasa

Suediako monarka

1592ko azaroaren 17a - 1599ko uztailaren 24a
Joan III.a Suediakoa - Karlos IX.a Suediakoa
Poloniako monarka

1587ko abuztuaren 19a - 1632ko apirilaren 19a
Eztebe I.a Báthory - Ladislao IV.a Vasa
Grand Duke of Lithuania (en) Itzuli


Ana Jagellondarra - Ladislao IV.a Vasa
Bizitza
JaiotzaGripsholm gaztelua1566ko ekainaren 20a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Bi Nazioen Errepublika
HeriotzaVarsovia1632ko apirilaren 19a (juliotar egutegia) (65 urte)
Hobiratze lekuaWawelgo katedrala
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaJoan III.a Suediakoa
AmaKatalina Jagellondarra
Ezkontidea(k)Anne of Austria, Queen of Poland (en) Itzuli  (1592ko maiatzaren 31 -
Konstantza Habsburgokoa  (1605eko abenduaren 11 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaVasa dinastia
Jarduerak
Jarduerakmezenasa eta monarka
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 8508923 Edit the value on Wikidata

Sigismundo III.a Vasa edo Sigismundo Vasa (Mariefred, Suedia, 1566ko ekainaren 20a - Varsovia, Polonia, 1632ko apirilaren 30a) Poloniako errege izan zen 1587tik 1632ra bitartean Sigismundo III.a izenarekin. Suediako errege ere izan zen 1592-1599 denbora-tartean Sigismundo I.a izenarekin. Joan III.a Suediakoa erregearen eta Katalina Jagellon-en semea zen.

Sigismundok errege-boterea bi erresumatan lortu zuen: Polonia eta Suedia. Katoliko sutsua, eta ikuspegi espantsionista zuen agintaria zen. Haren agintaldia batez ere Polonian kokatu zen, eta handik saiatu zen Suedia gobernatzen. Ez zen oso agintari herrikoia; Suedian boteretik kendu zuten eta Polonian haren gobernu absolutistaren aurkako altxamenduak izan ziren, eta zapalduak izan ziren, eta Errusiar Tsarerrian hedatzeko ahalegina ere bertan behera geratu zen. Bi Nazioen Errepublikak (Polonia eta Lituaniaren arteko erkidegoak), ordea, denboraldi indartsu eta eragin politiko handikoa hasi zuen haren garaian.

1613an, Poloniaren eta Austriaren arteko aliantza formala sinatu zuen Sigismundok.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ana Habsburgokoarekin, Karlos II.a Austriakoa artxidukearen eta Ana Maria Bavariakoaren alabarekin, ezkondu zen. 1598an, Ana emaztea hil egin zen, eta Sigismundo haren ahizpa zen Konstantza Habsburgokoarekin ezkondu zen, 1605ean. Bai lehenarekin eta bai bigarren emaztearekin hainbat seme-alaba izan zituen.

1632an hil zen Varsoviako gazteluan, eta Krakoviako katedralean dago hilobiratua.

Genealogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sigismundo III.a Vasa Aldatu lotura Wikidatan