Frederikshavn
|
Frederikshavn |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Estatua | |||
| Eskualdea | Iparraldeko Jutlandiako eskualdea | ||
| Koordenatuak | 57°26′28″N 10°32′23″E / 57.44111°N 10.53972°EKoordenatuak: 57°26′28″N 10°32′23″E / 57.44111°N 10.53972°E | ||
| Eremua Metropoli eremua |
180 km2 648,6 km2 |
||
| Posta kodea | 9900 |
||
| Biztanleria Metropoli eremua |
23.339 bizt. (2011) 61.576 |
||
| Dentsitatea | 129,66 bizt./km² | ||
| http://www.frederikshavn.dk | |||
Frederikshavn, Danimarkako Iparraldeko Jutlandiako eskualdean dagoen hiria da, Vendsyssel-Thy uhartean Hjørringekin batera dagoen ezagunena.
Eduki-taula |
Etimologia [aldatu]
Aurretik Fladstrand (hondartza laua) izena zuen baina 1818an Frederik VI.a Danimarkakoak hiri izendatu zuen eta bere omenez jarri zitzaion Frederikshavn izena, zeinak Frederiken kaia esan nahi duen.
Geografia [aldatu]
Vendsyssel-Thy uhartearen mendebaldeko kostan kokaturik dago, Izotz Aroan duela 14.000 urte eraturiko morrena batean.
Historia [aldatu]
Aztarna arkeologikoek diotenez milaka urtetan bizi izan dira pertsonak inguru honetan. Badaude neolito vikingoaren aztarnak, bai eta Burdin Arokoak ere. Hiriko eraikin zaharrena, Fiskerklyngen, XVI mendekoa da baina etxerik gehienak XVIII eta XIX mendeetakoak dira.
Kai natural aproposa izateak eta Suedia eta Norvegiatik hain gertu egoteak garrantzia estrategikoa eman dio herriari, horregatik hainbat borroka ezagutu ditu. Bigarren Mundu Gerran alemaniar naziek berehala hartu zuten eta gogor defendatu ere bai.
Bestalde arrantza eta ontzigintza ere aktibitate ekonomiko garrantzitsuak izan dira Frederikshavnen. Sei kai desberdin ditu eta ferriek Oslo, Göteborg eta Læsø irla daniarrarekin lotzen dute.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- Frederikshavn Kirke eliza
- Palm Beach: 100 palmondo dituen hondartza berezia.
- Skagen: Frederikshavn udalerriaren iparraldeko puntan dagoen hiria da, Danimarka guztian iparralderen dagopena.
Herritar ezagunak [aldatu]
- Connie Nielsen (1965- ), Hollywoodeko aktoresa.
- Lotte Kiærskou (1975- ), eskubaloi jokalaria 2000 eta 2004ean Joko Olinpikoetako urrezko dominaren irabazlea.