Sobekemsaf I.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sobekemsaf I.a (Medamud)

Sekhemra Uadykhau-Sobekemsaf edo Sobekemsaf I.a, Egiptoko XVII. dinastiako faraoi bat izan zen, Egiptoko bigarren tarteko aroan, eta K. a. 1619tik K. a. 1603 arte gobernatu zuen.

Sobekemsafen emazte eta erregina nagusia Nubemhet izan zen.

Sobekemsaf I.aren semea, hau ere Sobekemsaf deitua, Kairoko Egiptoar Museoko estatua batean irudikatua dago, CG 386an, Abidosetik iritsia; printze gaztea, bere aitaren hanken artean kokatua dago (Ryholt).

Turineko Errege Kanonak, 11.2 erregistroan, partzialki irakurgarria dena, bere balizko izena adierazten du (Sekhemra...) 16..., 16 urteko erregealdia ematen diolarik.

Bere izena daramaten Uadi Hammamateko harkaitzetako idazkun batzuetan dokumentatua dago, ekialdeko basamortuan. Idazkun hauek, Sobekemsafen erregealdiko 7. urtean datatuak daude (Ryholt).

Medamudeko Montu jainkoaren omenezko tenpluko harresietako baxuerliebeetan, Sobekemsaf I.a faraoia irudikatua dago bere tronu izenarekin: Sekhemra Uadykhau.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Sobekemsaf I.a


Aurrekoa
Rahotep
Egiptoko faraoia
Egiptoko XVII. dinastia
Ondorengoa
Dyehuti