Stanislao Cannizzaro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Stanislao Cannizzaro italiar kimikaria (Palermo, 1826 - Erroma, 1910). Senataria eta Genoako eta Palermoko unibertsitateetako irakaslea izan zen. Avogadroren legea zehaztu zuen. Alkohol aromatikoak aurkitu zituen. Berak aurkitu zuen, egun, Cannizzaroren erreakzioa deitzen dena. Cannizzaroren erreakzioa zenbait aldehidotan gertatzen den erreakzioa da. Aldehido jakin batzuen bi molekula, disoluzioan dauden alkalien eraginez elkarren artean erreakzionatzen dutenean, bietako bat alkohol bilakatzen da eta bestea oxidatu egiten da, azidoari dagokion gatza sortzeko. Horrela, bentzaldehidotik alkohol bentzilikoa eta bentzoato gatza lortzen ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Stanislao Cannizzaro Aldatu lotura Wikidatan