Stella Assange

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stella Assange

Bizitza
JaiotzaJohannesburg1983ko azaroaren 20a (40 urte)
Herrialdea Suedia
 Espainia
Familia
Ezkontidea(k)Julian Assange  (2022ko martxoaren 23a -
Hezkuntza
HeziketaOxfordeko Unibertsitatea
School of Oriental and African Studies, University of London (en) Itzuli
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
suediera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta giza eskubideen aldeko ekintzailea

Facebook: stella.moris.7773 Twitter: Stella_Assange Mastodon: StellaAssange@mastodon.social Instagram: stellaassange TikTok: stellaassange Edit the value on Wikidata

Stella Assange, jaiotzaz Sara González Devant (Johannesburg, Hegoafrika, 1983) hegoafrikar abokatua eta giza eskubideen defendatzailea da. Hainbat aldiz aldatu du izena: lehenik, Stella Moris, 2012an; ondoren, Stella Moris-Smith Robertson, eta, azkenik, Stella Assange (2022an Julian Assangerekin izandako ezkontzagatik). Hegoafrikan jaio zen, baina nazionalitate bikoitza du, suediarra eta espainiarra. Bere ibilbidean zehar, giza eskubideen nazioarteko defendatzailea izan da, batez ere senarraren kasuan.[1]

Bizitza goiztiarra eta hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sara González Devant 1983an jaio zen Johannesburg-en, Hego Afrikan. Ama espainiarra eta antzerki-zuzendaria da; aita, ostera, Kuba jatorriko suediarra eta arkitektoa, hirigilea eta artista. Devant-en gurasoak Medu Art Ensemble-n parte hartzean ezagutu zuten elkar. Medu Art Ensemble Botswanako apartheidaren aurkako artista kolektiboa da.[2] Gaztaroan, Devant Botswanan, Lesothon, Suedian eta Espainian bizi izan zen. 1985ean, Hego Afrikako defentsa-indarrak Gaboronen egindako eraso batean, Thamsanga Mnyele Devants familiaren lagun bat hil zuten. Estatuak babestutako hilketa-ekintza horrekelkartu egin zuen Devant familia.[3]

Lesothoko nazioarteko eskola batera joan ondoren, Devantek titulua lortu zuen zuzenbidean eta politikan Londresko SOAS Unibertsitatean, Oxfordeko errefuxiatuen Zuzenbideko maisutza eta nazioarteko zuzenbide publikoko maisutza Madrilgo Complutense Unibertsitatean ikasten ari zela.[4]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Devantek hainbat artikulu idatzi ditu New Internationallist aldizkari independentearentzat.[5]

2011n, Julian Assange-ren legezko taldeak kontratatu zuen Devant, sexu-eraso karguengatik Suediara estraditatua izan ez zedin. Azkenean, kargu horiek kendu egin ziren.[6]

Julian Assange-rekin lan egiten zuen bitartean, segurtasun gehiago izateko, 2012an Devantek 'Stella Moris' izena hartu zuen.[2]

Stella Assangeko legezko taldean egon zen gatibualdi osoan, baita Londresko Ekuadorreko enbaxadan asilo-aldian eta Belmarsheko espetxean ere. Lege-borroka horiei buruz gogoeta egitean, Stellak adierazi zuen bere eleaniztasuna, suediarra eta espainiarra, ezinbestekoa zela Suediako eta Ekuadorreko agintariekin aritzeko.[7]

2022ko urriaren 10ean, Stellak eta beste hainbatek giza-katea osatu zuten Erresuma Batuko Parlamentuaren inguruan, Assange-ren askatasuna eskatzeko eta estradizio-saiakera oro bertan behera uzteko.[8]

Bizitza pertsonala eta ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean, Moris eta Assange harremanetan hasi eta 2022an ezkondu ziren.[9][4]

Assangek Londresko Ekuadorreko enbaxadan zazpi urtez izan zuen asilo politikoa. Bikoteak bi haur izan zituen ezkutuan, lehena 2017an jaio zen eta bigarrena 2019an. Tracy Somerset, Beauforteko Dukesa eta M.I.A. rapzalea dira haurren amabitxiak.[10]

2022ko martxoaren 23an, Stella Julian Assangerekin ezkondu zen, Belmarsheko espetxean egindako zeremonia batean.[11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Lang, Kirsty. «Julian Assange's fiancée, Stella Moris, on their secret family» The Times ISSN 0140-0460..
  2. a b (Ingelesez) «Stella Moris on her secret family with Julian Assange: 'He's unlike anyone I have ever met'» the Guardian 2021-10-16.
  3. (Ingelesez) Lang, Kirsty. «Julian Assange's fiancée, Stella Moris, on their secret family» The Times ISSN 0140-0460..
  4. a b (Ingelesez) Hattenstone, Simon. (2021-10-16). «Stella Moris on her secret family with Julian Assange: ‘He’s unlike anyone I have ever met’» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-05-28).
  5. (Ingelesez) «Author Details» New Internationalist.
  6. (Ingelesez) Montgomery, Allison Quinn,Blake. (2020-04-11). «Wikileaks Founder Julian Assange Reportedly Fathered Two Kids While Holed Up in Embassy Fighting Extradition» The Daily Beast.
  7. (Ingelesez) «WikiLeaks founder Julian Assange fathered two children in embassy, partner says» NBC News.
  8. (Ingelesez) «Protesters Form Human Chain Around U.K. Parliament to Demand Freedom for Julian Assange» Democracy Now!.
  9. (Ingelesez) «Stella Moris on her secret family with Julian Assange: 'He's unlike anyone I have ever met'» the Guardian 2021-10-16.
  10. (Ingelesez) Montgomery, Allison Quinn,Blake. (2020-04-11). «Wikileaks Founder Julian Assange Reportedly Fathered Two Kids While Holed Up in Embassy Fighting Extradition» The Daily Beast.
  11. (Ingelesez) Moris, Stella. (2022-03-23). «'Today I will marry the love of my life': Julian Assange's fiancée» the Guardian.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]