Johannesburgo
|
Johannesburg |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Johannesburg | ||
| Estatua | |||
| Probintzia | Gauteng | ||
| Alkatea | Amos Masondo | ||
| Koordenatuak | 26°12′16″S 28°02′44″E / 26.20444°S 28.04556°EKoordenatuak: 26°12′16″S 28°02′44″E / 26.20444°S 28.04556°E | ||
| Eremua | 1,644.96 km2 | ||
| Biztanleria | 3,888,180 bizt. (2007) | ||
| Dentsitatea | 2.364 bizt./km² | ||
| http://www.joburg.org.za | |||
Johannesburg Hegoafrikako hiririk handiena eta jendetsuena da. Hegoafrikako eskualderik aberatsena den Gauteng probintziaren hiriburua da. Sahara hegoaldeko Afrikan ekonomiarik handiena duen eskualde metropolitarra da.
1983. urtean bereizi zen Sowetoko hiri beltza (South-Western Townships, hego-mendebaleko udalak) Johannesburgo udaletik. Urrea aurkitu bezain laster eraiki zuten, 1886an, eta errepublikako industria- eta finantzagune nagusia da. Urreaz gainera, badira bestelako industriak ere: janari, kimika eta mekanika industriak, ehungintza, etab. Nazioarteko bi aireportu: Palmietfontein eta Jan Smuts. Unibertsitatea eta apezpiku egoitza. Johannesburgoko biztanleria larruazalaren kolorearen arabera dago banatua: hiriaren erdialdea aberatsa da, dotore eta modernoa, eta bertan bizi da jende zuria. Jende beltz gehiena Soweto aldean bizi da, guztiz egoera txarrean. Lemasia izeneko aldean asiar jatorriko jendea bizi da (txinatarra, indiarra eta japoniarra). Sowetoko hirian izan dira azken hamarkada hauetan apartheid-aren eta arrazismoaren aurkako borroka latzenak.
[aldatu] Hiri senidetuak
[aldatu] Kanpo loturak
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.