Suitzar Guardia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Suitzar goardia (latinez Custodes Helvetici, italieraz Guardia Svizzera eta alemanez Päpstliche Schweizergarde) Aita Santua eta Egoitza Santuaren segurtasunaz arduratzen den indar armatua da. Vatikano Hiriaren sarbideak ere zaintzeaz arduratzen da.

1505ean Julio II.a Aitasantuak sortu zuen, Aitasantuak bere babes pertsonalerako berezko indar armatua izan zezan. Gaur egun ere, Suitzar Goardiako buru nagusia Aitasantua da.

Izenak ongi adierazten duen bezala, kideak suitzar herrialdetasuna izateaz gain katolikoak izan beharra dute, 19-30 urtetakoak, ezkongabeak, Suitzan soldaduska eginak eta gutxienez 1,74 cm-ko garaierakoak. Portaera on eta eredugarria izatera derrigortuak daude, bai eta iragan garbia izatea ere, alegia akats larri edo deliturik gabekoa.

Gaur egun 110 kideek osatzen dute, horrek mundu osoko estatu gudaroste profesional txikiena bilakatzen du.

Kanpo loturak