Sulfona

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sulfonak organosufre-konposatuak dira, sulfonilo funtzio-taldea eta (R−S(=O)2−R’) formula dutenak non R eta R' erradikal organikoak diren

Sulfonen egitura

[1]. Sufre-atomoak sei balentzia du bi oxigeno-atomori lotura bikoitzez lotzen zaie eta karbono-atomoei lotura bakunez.

Sintesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sulfonak tipikoki tioeterrak oxidatuz prestatzen dira non sulfoxidoak bitarteko produktua diren[2].

Sufre dioxidotik abiatuta ere sintetiza daitezke, normalean alkenoekin erreakzionatuz zikloadizio baten bidez[3]. Horrela prestatzen da sulfolanoa adibidez, zeina disolbatzaile industrial interesgarria den.

Sulfolanoaren sintesia

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arestian aipatu bezala sulfolanoa disolbatzaile interegarria da eta petroliotik konposatu aromatiko preziatuak erauzteko usatzen da[4].

Dapsona-ren egitura

Polimeroen sintesian ere baliatzen dira plastiko bereziak helburua direnean. Plastiko berezi horien ezaugarriak: sendotasuna eta oxidazioarekiko, korrosioarekiko eta tenperatura altuekiko erresistentzia handia. Polimero horien sintesian bisfenol S eta 4,4'-diklorodifenil sulfona erabiltzen dira besteak beste[5].

Botikak egiteko ere baliagarriak dira. Adibidez daposna legenarra, tuberkulosia edo demartitisak tratatzeko usatu izan da[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).
  2. (Ingelesez) «Organic Syntheses Procedure» orgsyn.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).
  3. «ISOPRENE CYCLIC SULFONE» Organic Syntheses 29: 59. 1949  doi:10.15227/orgsyn.029.0059. (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).
  4. Ullmann's encyclopedia of industrial chemistry. (Sixth edition. argitaraldia) 2002 ISBN 978-3-527-30673-2. PMC 751968805. (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).
  5. Fink, Johannes Karl. (2008). High performance polymers. William Andrew ISBN 978-0-8155-1975-1. PMC 297182546. (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).
  6. Modern pharmacology with clinical applications. (6th ed. argitaraldia) Lippincott Williams & Wilkins 2004 ISBN 0-7817-3762-1. PMC 51258187. (Noiz kontsultatua: 2022-11-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]