Erich von Stroheim

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erich von Stroheim.

Erich von Stroheim (Viena, Austria, 1885 - Maurepas, Frantzia, 1957) Estatu Batuetako aktorea eta zinema-zuzendaria izan zen, jatorriz austriarra.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketa militarrak egin zituen, baina 1909an gudarostetik alde egin, eta Estatu Batuetara erbesteratu zen. Lanbide askotan jardun zuen, 1914an Hollywooden lanean hasi zen arte. Aurreneko lanak Griffithekin egin zituen, aktore eta laguntzaile gisa, The Birth of a Nation (1915), Intolerance eta Hearts of the World (1918) filmetan. Militar gogor eta higuingarriaren antzezpenak maite zituen; bere bizitzan ere desertorea izanagatik, goi-mailako militarraren eta aitoren semearen itxurak egin zituen. Naturalismoaren eragina izan zuen, eta pertsonaia bihurri eta bortitzak zituen gustuko. Zinema mutuaren garaian egin zituen ia bere film guztiak, errealistak oso, xehetasunez beteak, sexua gordin agertzen zutenak; maisulanak guztiak, nahiz eta ekoizleek moztu, laburtu eta zenbaitetan filma bukatzen ere utzi ez zioten.

Stroheimen filmek eragin handia izan dute zinemaren historian. Film ahostun bakarra zuzendu zuen, Walking Down Broadway (1933). Zuzendaritza utzi, eta antzezle-lanetan eman zituen azken urteak, Frantzian bizileku harturik; antzezpen gogoangarriak egin zituen, batik-bat Renoirren La Grande Illusion (1937) eta Wilderren Sunset Boulevard (1950) filmetan. Beste filmak: Blind Husbands (1918, "Senar itsuak"); Foolish Wives (1921, "Emazte txoriburuak"); Greed (1923, "Zekenkeria"), bere lan bikainena; The Wedding March (1927, "Ezkontza-martxa"); The Merry Widow (1925, "Alargun zoriontsua"); Queen Kelly (1928, "Kelly erregina").

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erich von Stroheim Aldatu lotura Wikidatan