Margot Kidder

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Margot Kidder
Margot Kidder
Datu pertsonalak
Izen osoa Margaret Ruth Kidder
Jaio 1948ko urriaren 17a (66 urte)
Yellowknife, Ipar-mendebaldeko lurraldeak (KanadaKanada)
Lan nabarmenenak Superman
IMDB IMDBko fitxa


Margaret Ruth Kidder edo Margot Kidder (Yellowknife, Kanada, 1948ko urriaren 17a - ) zinema aktorea da. Nagusiki, Superman filmean Lois Lanen papera egiteagatik da ezaguna.

Margotek, umetatik izan nahi zuen aktore, hori, bere egunerokoan argi eta garbi adieraziz, non, zehatz-mehatz, zine izar bat izan nahi zuela eta hori noizbait gertatuko zela idatziko zuen.

Margotek, oso gaztetatik, desoreka bipolar deritzon gaixotasuna zuen, askoz geroago arte diagnostikatu ez zioten arren. Arazo honek, zenbait alditan, bere buruaz beste egiten saiatzera eraman zuen. Zentzu honetan, bere aitaren konpromezu ugariek oso modu negatiboan eragin zuten, etengabe etxez aldatzen ari baitziren. Hamaika eskolatan egon zen hamabi urtetan. Azkenik, bere gurasoek, lagundu nahian, barnetegi batean sartu zuten, non eskolako antzezlanetan lan egiten hasi ahal izan zuen.

Los Angelesera bizitzera joan zen graduatu ondoren, bere karrera artistikoa hasteko. Nahiko zaila suertatu zitzaion "Chicagoko urte eroak" ("Gaily, Gaily", 1969) lanean bere lehen aktore lana lortu zion agente artistiko kanadar bat ezagutu zuen arte. Film honek, bere lehen paper protagonistara eraman zuen "Quackser" (Quackser Fortune Has a Cousin in the Bronx, 1970) lanean. Film honen ondoren, New Yorkera joan zen interpretazioa ikastera. Han, telebistan lortu zituen lanei esker, ikasketak ordaindu ahal izan zituen.

Geroago, Hollywoodera itzuliko zen, non, oraingoan, garai honetan oraindik ezezagunak ziren Martin Scorsese, Brian de Palma, Steven Spielberg eta Susan Sarandonen lagun egingo zen, beste batzuen artean. Honi esker, Brian de Palmak paper protagonista bat eman zion "Ahizpak" (Sisters, 1973) lanean.

Bere ezkontzagatik egin zuen etenaldi baten ondoren, Margotek, lanera itzultzea erabaki zuen. Oraingo honetan, bere lehen lana, 1978ko Richard Donnerren Superman filmean izan zen. Film honen arrakastaren ondoren, lan ugari lortu zituen 1980ko hamarkada osoan zehar, lan horien artean, Supermanen beste hiru filmak zeudelarik.

1996an, bere autobiografia idaztear zegoela, paranoiko bihurtzen hasi zen, bere senarrak hil nahi zuela pentsatzera iritsiz. Honek, ihes egin eta bere heriotza inkariotzera eraman zuen. Geroagoago, guzti honetaz bere onera etorri eta lanean jarraitu zuen.

2005ean, AEBetako hiritartasuna lortu zuen. Estatubatuar hiritartasuna eskatu zuen, herrialde honetako hauteskundeetan bozkatu eta Irakeko gerraren aurka modu aktiboagoan aurka egiteko.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Margot Kidder Aldatu lotura Wikidatan