Clark Gable

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Clark Gable
Clark Gable
Datu pertsonalak
Izen osoa William Clark Gable
Jaio 1901eko otsailaren 1a
Cadiz (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Hil 1960ko azaroaren 16a (-60 urte)
Los Angeles, Kalifornia (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak Gone with the Wind
Mutiny on the Bounty
Sariak Oscar Saria
IMDB IMDBko fitxa


William Clark Gable (Cadiz, Ohio, 1901eko otsailaren 1a - Los Angeles, Kalifornia, 1960ko azaroaren 16a) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea da, Oscar sariaren irabazlea eta soinudun zinemako hastapenetako izar handienetakoa.

1924an Hollywoodera joan zen. Hala ere, paper garrantzitsurik jaso ezean, antzerkira itzuli zen. The Last Mile antzezlanean izugarri aritu ostean, 1930ean, MGMk zinemarako lehen kontratua luzatu zion. Haren lehen papera aurrekontu txikiko filmeko gaiztoa baino ez izan arren, ikusleek gutun franko igorri zioten haren ahots eta itxura boteretsua zela eta. Estudioa jabetu zen.

Haren ospea handitu nahian, MGMk emakume famatuen aldean paratzen zuen, Norma Shearer, Greta Garbo, Jean Harlow edo Joan Crawford besteak beste. Jean Harlowekin sei filmetan agertu ostean, Clark Gablek film arrakastatsuenetan parte hartu zuen. Horrek "Hollywoodeko erregea" bihurtu zuen, eta 1930 eta 1940ko hamarkadetako izar handiena izan zen.

Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Clark Gable