Superman (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:57, 23 urtarrila 2016

Superman (euskaraz Superman, hots, "Supergizona") 1978ko Richard Donner estatubatuar zinema zuzendariaren superheroi filma bat da. Jerry Siegel eta Joe Shusteren Superman pertsonaian oinarritua dago. Filma honetan Christopher Reeve, Gene Hackman, Marlon Brando eta Margot Kidder aktoreek antzeztu zuten.

Lortutako arrakastari esker bere jarraipenak izan zituen: Superman II (1980), Superman III (1983), Supergirl (1984), Superman IV: The Quest for Peace (1987), Superman Returns (2006) eta Man of Steel (2013).

Filma hiru Oscar Sarietarako izendatua egon zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Galaxia urrun batetan dagoen eta suntsitzera doan Krypton planetan guraso batzuek bere haur jaio berria salbatzeko asmoz espaziora bidaltzen dute. Espaziontzia Lur planetan lurrartzen du, eta AEBtako nekazari bikote batek haurtxoa semetzat hartuz, gizakien baloreak irakasten dizkiotelarik. Haurtxoa urtetan aurrera doala gainontzekoengandik ezberdina eta superbotereak dituela erakutsiko du. Jada, heldutasunean gurasordeen etxaldea laga eta Metropolis hirira joan da, han Clark Kent izenez (Christopher Reeve) Daily Planet egunkarian lan egingo du, bertan Lois Lane (Margot Kidder) izeneko emakumezko kazetariaren lankidea izanez. Clarkek bi bizitza paralelo izango ditu, bata, egunerokoa eta jendearen agerikoa kazetari gisa, eta bestea ezkutukoa, Superman heroia gisa, bere superbotereekin Ongiaren alde eta Gaizkiaren aurka borrokatuz, tartean Lex Luthor aparteko talentudun gaizkilea dagoelarik.

Aktoreak

Kanpo loturak