Marlon Brando

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marlon Brando 1963ko eskubide zibilen aldeko martxan, Washingtonen.

Marlon Brando, Jr. (Omaha, Nebraska, 1924ko apirilaren 3 - Los Angeles, Kalifornia, 2004ko uztailaren 1) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea zen, XX. mendeko hoberenetarikoa.

Oscar saria bitan irabazi du. 50. hamarkadan, Elia Kazan zuzendaria zuela, Stanislavski eta antzez-metodo tekniketan (antzez-teknika ezberdinak baitira) oinarritu zituen bere paperak A Streetcar Named Desire edo On the Waterfront filmetan esaterako. Haren antzezteko erak, haren nortasunak, eta Hollywoodeko bizitza sozialaren gaineko interes ezak eragin sakona izan zuen aktore belaunaldi batean, James Dean, Paul Newman, Robert De Niro, Al Pacino, Robert Duvall, Sean Penn, Russell Crowe, eta Jack Nicholson barne. Gainera, politikoki konprometitua izan zen Marlon Brando, ekimen askotaren alde (batez ere Amerikar Indioen Mugimenduaren alde) publikoki bat eginez.

[aldatu] Filmografia