Susanna Minguell

Wikipedia, Entziklopedia askea
Susanna Minguell

Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1983 (40/41 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa eta idazlea

Instagram: susanna_minguell Edit the value on Wikidata

Susanna Minguell (Bartzelona, 1983) filosofo eta idazlea, lesbiana, kontrola eta boterearen gaia ditu interesgune.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia ikasi zuen eta Michel Foucault-en eragina duela baieztatzen du. Psikiatria zentro batean egin zuen lan, 23 urterekin hasi zen bertan lanean, begirale gisa, larrialdi zerbitzuan. Esperientzia gogorra izanik depresio grabea diagnostikatuta antidepresiboak jaso eta lana uzteko gomendioa eman zioten, 25 urte zituela:[1]

"Oso esperientzia heavya. Eta noski, Foucaultek ni jaio aurreko errealitateaz deskribatzen zuen guztia zegoen han." (Susana Minguell, Argia, 2021eko uztailaren 11)

Haurra izanik tratu txarrak pairatu zituen, psikologikoak zein sexu erasoak, oroitzapenak blokeatuta izan zituen urteetan, baina 28 urte zituela oroitzapenak bueltatu ziren eta psikologoarenera bueltatu zen, berriz ere antidepresiboak eman zizkioten. Poemak, auto-erretratuak eta bestelako idatziak eta irudiak garatu zituen. Gai desberdinak jorratu baditu ere, lau ardatz edo bloke desberdintzen ditu bere lanean: amnesia tenporala, isiltasuna, haustura eta indar unea.[1]

"Liburua argitaratzea salaketa publiko egiteko modu bat izan zen. Abusuen gaiari ikusgarritasuna emateko eta hori bizi izan duen pertsonak senti dezakeena azaltzeko modu bat. Ekintza politiko gisa ulertzen dut nik, ez testigantza gisa. Biktima roletik kanpo kokatzeko ariketa bat izan zen." (Susana Minguell, Argia, 2021eko uztailaren 11)

Haurren aurkako sexu-abusuak dibulgatzeko formazio tailerrak egin ditu, beti arteari lotuta, adibide Tolosan antolatutakoa.[2][3][4]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Palabras dislocadas (Editorial Descontrol, 2019)[5]
Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Carta abierta: ¿hablamos sobre abusos sexuales en la infancia? (Pikara Magazine, 2021)[6]
  • La víctima en los abusos sexuales en la infancia (El Salto, 2021)[7]
  • El terror a lo invisible (El Salto, 2020)[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «"Haurtzaroan jasandako sexu abusuak auzi politikoa dira"» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  2. (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Noticias de. «Tolosa inaugura una muestra de cara al 25-N» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  3. (Gaztelaniaz) «PALABRAS DISCLOCADAS: RECITAL MUSICALIZADO - ESCUELA DE EMPODERAMIENTO» Agenda Tolosa 2015-04-09 (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  4. (Gaztelaniaz) «Taller sobre las perspectivas de los abusos en la infancia» El Diario Vasco 2021-05-10 (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  5. (Katalanez) «Palabras dislocadas» Descontrol (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  6. (Gaztelaniaz) «Carta abierta: ¿hablamos sobre abusos sexuales en la infancia?» pikara magazine 2021-05-12 (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  7. (Gaztelaniaz) autoria. «La víctima en los abusos sexuales en la infancia» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  8. (Gaztelaniaz) autoria. «El terror a lo invisible» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]