Svatopluk Čech
Wikipedia(e)tik
(«Svatopluk Cech» orritik birbideratua)
Svatopluk Čech (Ostředek, Benešovetik gertu, 1846ko otsailaren 21a - Praga, 1908ko otsailaren 23a) txekiar poeta eta eleberrigilea izan zen. Joera erromantikoko abertzalea zen; ospe handia izan zuten bere obra paneslavista eta abertzaleek: Slavia (1882), Písně otroka (Esklabo baten kantak, 1895) eta Ve stinu lipy (Ezkiaren gerizpean, 1897). Obra satirikoak ere idatzi zituen (Broučka jaunaren txangoa ilargian, 1886).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.