Swanpool (Kornualles)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Swanpool naturgunearen ikuspegi orokorra.

Swanpool edo Lynyeyn Pryskelow Kornuallesko (Ingalaterra, Erresuma Batua) itsasertzeko urmael gazia eta naturgunea da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Swanpool izenak "beltxargaren aska" esan nahi du ingelesez; kornubieraz, berriz, Lynyeyn Pryskelow izenak "zumar-zuhaixkako aska hotza" esan nahi du.

Geografia eta ingurumena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Swanpooleko urmaela

Itsasotik hondar-barra batek bereizia dago, eta South West Coast Path errepideak zeharkatua. Urmaela Falmouth herritik gertu dago, Maenporth eta Gyllyngvase herrien artean.

Itsasertzeko gatz-aintzirak ur gaziak elikatutako ur-masak dira; kasu honetan ura Falmouth badiaren ondoko itsasotik, dator, barra zeharkatuz edo atakadun kanaltxoen bidez. Swanpool urmaelak erreka txiki batetik eta prezipitazioetatik datorren ur geza ere jasotzen du. Swanpooleko urak estratifikazio bertikal iraunkorra du, gazitasuna sakoneraren arabera aldatzen delarik.[1] Urmaelak Tokiko Natura Erreserba izendapena du, [2] baita Interes Zientifiko Bereziko Lekuarena ere. [3] Bere garrantzi zientifikoa batez ere Victorella pavida bryozooaren bizileku izatetik dator, animali honetako gazitasun perfektua baitu. [4] Swanpoolen beste fauna eta flora espezie batzuk ere bizi dira: basahatea, gallinula, beltxarga arrunta, kopetazuria, uroilanda handia, martin arrantzaleak, txilinporta txikiak, fringillidoak, murgilari mottoduna, xanpora, edo lirio horia.

Swanvale izeneko Cornwall Wildlife Trust natur erreserba txiki bat dago, Swanpoolen iparraldetik herrirantz doan natura erreserba bat ere badago, Swanvale izeneko zohikaztegia; hango sahatsen artean ere, hegazti txiki eta ugaztun ugari babesten dira.

Turismoa eta ondare historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Swanpool Hill izeneko lekutik ikuspegia

Swanpool meategiak 140 bat metro ditu. XVIII. mende hasieran zulatu zen zilarra ateratzeko, eta 1865ra arte izan zen martxan. Gero 1880an beste esplotazio-aldi bat abiatu zen, Julius Vogel jaunak eta bere lagunek finantzatuta.[5]

Inguruko eraikin aipagarri bat Swanpool House da, Bigarren Mundu Gerran Ameriketako Estatu Batuetako indarrek okupatu zuten baina gaur egun oporretako apartamentu gisa erabiltzen ari den XIX. mendeko eraikina da.

Swanpooleko hondartzan kayak, paddle, coasteering eta minigolfa praktikatu daitezke. Bertan dago Hooked jatetxe ezaguna (lehen Three Mackerels izena zuena), kafetegia eta komun publikoa. Aparkalekua neguan dohain da, eta udan ordainpekoa. Pazko Igandearen eta urriaren 1a bitartean txakurrek hondartzara sarrera debekatuta dute.

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]