Sweeney Todd: The Demon Barber of Fleet Street

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:26, 22 urtarrila 2016

Sweeney Todd: The Demon Barber of Fleet Street (euskaraz Sweeney Todd: Fleet Kaleko Deabruzko Bizargina) 2007ko Tim Burton estatubatuar zinema zuzendariaren fantasiazko filma bat da. Stephen Sondheim konposatzailea eta Hugh Wheeler musikagilearen Sweeney Todd: The Demon Barber of Fleet Street musikalan oinarritua dago. Bertan, Johnny Depp, Helena Bonham Carter, Alan Rickman, Timothy Spall, Jayne Wisener, Sacha Baron Cohen, Jamie Campbell Bower, Laura Michelle Kelly eta Ed Sanders aktoreek antzeztu zuten.

Hiru Oscar Sarietarako izendapena jaso zuen, azkenean bat irabaziz: Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Dante Ferretti eta Francesca Lo Schiavo). Film onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala eta Gizonezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia eta musikala (Jonny Depp) sariak ere irabazi zituen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1833. urtea, Londres. Benjamin Barker (Johnny Depp) bizargin trebea bere emazte Lucy Barkerrez (Laura Michelle Kelly) maitemindua dagoen Turpin epaileak (Alan Rickman) azpijokoz salatua, epaitua eta Australian lan astunak egitera zirgortua da. Zigorra bete ondoren Benjamin "Sweeney Todd" ezizenez eta Anthony Hope (Jamie Campbell Bower) itsasgizonarekin batera Londresera itzuli da. Orain Fleet kaleko bere antzinako bizardenda zegoen solairuan Nellie Lovett (Helena Bonham Carter) andereinoaren gozodenda dago, bertan Turpinek Lucy bortxatu eta ondorioz arsenikoaren bidez bere buruaz beste egin baitzuen. Tooden alaba nerabea Johanna da (Jayne Wisener), oraindi Turpinen ikaslea da, eta bere amaren antzera Turpinen haragikeriazko jomuga. Toddek bere emaztea zena mendekatu nahi du, horretarako Lovett andereinoak gorderik zituen bizarra mozteko bere labanak itzultzen dizkionean bizardenda berrirekiko du.

Aktoreak

Kanpo loturak