Sylt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sylt
SyltSat.jpg
Geografia
Kokalekua Ipar itsasoa
Azalera 99 km²
Punturik garaiena Uwe-Düne (52 metro)
Administrazioa
 Alemania
Estatu Federala
Barrutia
Schleswig-Holstein
Nordfriesland
Hiri populatuena Westerland (9072)
Demografia
Biztanleria 21.000 (2010)
Dentsitatea 212 biz/km²
Talde etnikoak Frisiarrak, alemaniarrak eta daniarrak
Hizkuntzak Alemana
www.sylt.de
Sylt

Sylt (ipar frisieraz Söl, danieraz Sild) Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalean dagoen uharte bat da, Nordfriesland barrutian. Ipar itsasoan kokatzen da, iparraldeko Frisiar uharteetan. Sylteko herri handiena Westerland da, 9.072 biztanle dituena.

Kampengo hondartza
Etxe tradizionalak
Uwe-Düne duna

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniako laugarren uharte handiena da, eta Ipar itsoan dituen uharteen artean handiena. 11 kilometrotako Hindenburgdamm dikeak elkartzen du kontinentearekin. Uhartearen itxura aldatuz joan da denboran zehar itsasoaren indarraren eraginez.

Mendebaldeko kostalde guztia 40 kilometrotako luzera duen hondartza da eta honek turismorako leku aparta bihurtu du. Ekialdean aldiz lokaztiak nagusi dira itsasbeheran eta eremu hau Wadden itsasoko Parke Nazionalaren barnean dago. Ikusgarria da 52 metrotako garaiera duen Uwe-Düne duna.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 3000 urteko giza aztarnak aurkitu diren arren, Sylten historia VIII edo IX mendeetan hasten da frisiarrek etorrerarekin. Schleswigeko Dukerriaren eta Danimarkaren artean egon izan da beti.

XVII eta XVIII mendeetan balearen ehizak, arrantzak eta ostragintzak garapen ekonomikoa ekarri zuen eta Keitum bihurtu zen uharteko hiriburu. XIX mendean aldiz turismoa iritsi zen eta Westerland bihurtu zen hiriburu berria. 1927an kontinenteari loturik gelditu zen Hindenburgdamm dikea eraikitzean.

Bigarren Mundu Gerran gotorleku bihurtu zuten naziek, dunen azpian bunkerrak ere eraiki zituztelarik.

Azken 40 urtetan Alemaniako jet set-aren turismo leku bilakatu denez oso famatu bihurtu da Sylt. Westerland eta Kampen herrietan luxuzko denda eta kaleak ikusten diren bezala, Keitum herri tradizional polita da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sylt Aldatu lotura Wikidatan