Schleswig-Holstein
|
Schleswig-Holstein |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Herrialdea | |||
| Hiriburua | Kiel | ||
| Koordenatuak | 54°28′N 9°31′E / 54.467°N 9.517°EKoordenatuak: 54°28′N 9°31′E / 54.467°N 9.517°E | ||
| Eremua | 15.763 km² | ||
| Biztanleria | 2.834.259 (2010) | ||
| Dentsitatea | 180 bizt / km² | ||
| Land burua | Peter Harry Carstensen (CDU) | ||
| Bozak Bundesraten | 4 (69tik) | ||
| ISO 3166-2 | DE-SH | ||
| www.schleswig-holstein.de | |||
Schleswig-Holstein (alemanez Schleswig-Holstein, danieraz Slesvig-Holsten, behe-alemanez Sleswig-Holsteen, eta ipar frisieraz Slaswik-Holstiinj) Alemaniako iparraldeko land edo estatu federala da. 15.731 km2 ditu eta 2.834.259 biztanle. Hiriburua Kiel du.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Jutlandia penintsulako hegoaldean, Danimarkaren hegoaldean, Ipar itsasoaren eta Itsaso Baltikoaren artean dago; Holstein eta Schleswig antzinateko dukerriek eratutako eskualdea da.
Alemaniako iparraldeko lautada zabalak hartzen du estatu osoa. Kostaldeetan, aintzira ugari daude, gehienak polder bihurtuak. Golko luzeak barneratzen dira, gainera, kostaldean, eta uharte asko dago, Ipar itsasoaren ertzean, batez ere. Eider, Stör eta Trave dira ibai garrantzitsuenak.
Hiri handienak lau hiri askeak eta ondoren Hanburgoren inguruan dauden hiriak dira.
- Kiel (hiriburua, 239.526 biztanle)
- Lübeck (210.232)
- Flensburg (88.759)
- Neumünster (76.830)
- Norderstedt (71.992)
- Elmshorn (48.924)
- Pinneberg (42.508)
- Itzehoe (32.368)
Hauetaz gain aipatu behar beste hiri historiko batzuk ere, esate baterako Schleswig eta Husum.
Ekonomia [aldatu]
Laborantza eta arrantza izan dira estatu horretako ekonomia-jarduera tradizionalak. Arrantza oso oparoa da, batez ere Itsaso Baltikoan, eta nekazaritzak (garia, garagarra, bazkarako landareak, azukre-erremolatxa) garrantzi handia du gaur egun ere.
Industria (janari-industria, ontziolak, ehungintza, tresneria elektrikoa eta mekanikoa) 1950. urtetik aurrera garatu zen Kiel hirian, Lübeck eta Flensburg hirietan, Ekialdeko Alemania ohitik Schleswig-Holsteinen kokatu ziren 1.200.000etik gora etorkinez baliatuta neurri handi batean.
Banaketa administratiboa [aldatu]
Schlewig-Holstein estatua 11 barrutik (Kreis) osatzen dute:
- Dithmarschen barrutia
- Lauenburg barrutia
- Nordfriesland barrutia
- Ostholstein barrutia
- Pinneberg barrutia
- Plön barrutia
- Rendsburg-Eckernförde barrutia
- Schleswig-Flensburg barrutia
- Segeberg barrutia
- Steinburg barrutia
- Stormarn barrutia
Lau hiri aske (Kreisfreie Städte) ere badaude:
- Kiel (KL)
- Lübeck Hansa hiria (HL)
- Neumünster (NMS)
- Flensburg (FL)
Historia [aldatu]
Schleswig eta Holsteingo lurraldeen historia batera joan dira luzaroan. XII. mendean sortu zen Schleswigeko Dukerria, Danimarkako koroari lotua, baina hegoaldeko lurraldeko biztanle gehienek germaniar moldeei eutsi zieten.
1326. urtean batu ziren lehenengoz Schleswig eta Holstein. Tirabira askoren ondoren, 1865. urtean, Schleswig-eko lurraldeaz jabetu zen Prusiako koroa eta Holsteingoaz Austria, Danimarka menderatu ondoren. Bi estatu horiek ez ziren ados jarri, eta, azkenean, Prusia nagusitu zen bi lurraldeetan.
1920. urtean, Danimarkaren barnean egotea erabaki zuten Ipar Schleswig-eko biztanle gehienek.
1946. urtean sortu zen Schleswig-Holsteingo land edo lurraldea Mendebaldeko Alemanian.
Politika [aldatu]
2012ko maiatzaren 6an izan ziren Schlewig-Holsteineko parlamenturako azken hauteskundeak. Oso parekatua izan zen bozketa. Honako hauek dira emaitzak:
| Alderdia | Bozkak | Ehunekoak | Diputatuak |
|---|---|---|---|
| Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU) | 408.573 | % 30'8 | 22 |
| Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD) | 403.783 | % 30'4 | 22 |
| 90 Aliantza/Berdeak | 174.752 | % 13'2 | 10 |
| Alderdi Demokratiko Askea (FDP) | 108.902 | % 8'2 | 6 |
| Alemaniako Alderdi Pirata | 108.740 | % 8'2 | 6 |
| Hegoaldeko Schlewigeko Hautesleen Elkartea (SSW) | 61.022 | % 4'6 | 3 |
| Ezkerra (Die Linke) | 29.868 | % 2'2 | 0 |
| Gainontzeko alderdiak | 32.032 | % 2'4 | 0 |
Biztanleak [aldatu]
Bada danieraz mintzatzen den gutxiengo bat. Erlijioari dagokionez Erreformaren garaitik hona oso protestantea izan da beti. Gaur egun oraindik %54'3k ebanjelikotzat du bere burua eta katolikoak %6a baino ez dira.
Schleswig-Holsteindar ospetsuak [aldatu]
- Pedro III.a Errusiakoa (1728-1762), Errusiako enperadore izan zena.
- Asmus Jacob Carstens (1754-1798), margolaria.
- Karl Maria von Weber (1876-1826), musikagilea.
- Herman Wilhelm Bissen (1798-1868), eskultorea.
- Theodor Mommsen (1817 – 1903), Literaturako Nobel Sariduna 1902an.
- Theodor Storm (1817-1888), poeta eta idazlea.
- Hans von Seeckt (1866-1936), militarra.
- Ernst Barlach (1870-1938), eskultorea.
- Thomas Mann (1875-1955), idazlea.
- Max Planck (1858-1947), fisikaria, teoria kuantikoaren sortzailea.
- Willy Brandt (1913-1992), Alemaniako Errepublika Federaleko kantzilerra (1969-1974)
- Hans Blumemberg (1920-1996), filosofoa.
- Michael Stich (1968- ), tenislaria.
- Kim Dotcom (1974- ), espresari eta informatikaria. Megaupload webgunearen sortzailea.
Irudi-galeria [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Alemanez)(Ingelesez) Schleswig-Holsteingo gobernuaren webgune ofiziala
| Alemaniako estatuak | ||
|---|---|---|
|
Baden-Württemberg · Bavaria · Berlin · Brandenburgo · Bremen · Hanburgo · Hessen · Mecklenburg-Aurrepomerania · Ipar Renania-Westfalia · Renania-Palatinatua · Sarre · Saxonia · Saxonia Beherea · Saxonia-Anhalt · Schleswig-Holstein · Turingia |
||
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.