Tórshavneko katedrala

Koordenatuak: 62°00′35″N 6°46′18″W / 62.00963°N 6.7716°W / 62.00963; -6.7716
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tórshavneko katedrala
Kokapena
Region of the Faroe IslandsStreymoy
Municipality of the Faroe IslandsTórshavn Municipality
Kokapen fisikoaStreymoy
Koordenatuak62°00′35″N 6°46′18″W / 62.00963°N 6.7716°W / 62.00963; -6.7716
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1788
ErlijioaDanimarkako Eliza
ElizbarrutiaFærøernes Stift (en) Itzuli
Arkitektura
EstiloaArkitektura historizista

Tórshavneko katedrala (faroeraz: Havnar Kirkja) Tórshavneko eliza nagusia da. Hiriburuaren alde zaharreko Tinganes penintsulan kokaturik dago eta Faroe uhartediko bigarren eliza zaharrena da. Eliza luteranoa da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badirudi Erdi Aroan ez zela elizarik izan Tórshavnen, agina kapera bat baino ez. 1609an Tinganesen úti á Reyni muino harritsuan eliza bat eraiki zen. Kristian IV.a Danimarkakoak egurrak bidali zituen Tórshavnera eliza hau eraikitzeko.

1780 urtean Rasmus Jørgen Winther Tórshavneko agintari bihurtu zen eta 1782an eliza berria eraikitrzeko ideia plazaratu zuen. Garai hartan Tórshavnek 600 biztanle inguru zituen eta 1788an eliza berria eraiki zuen Johannes Poulsen arkitektuak. 1798an Kristian IV.aren eliza behera bota zen. 1865ean eliza berriztu egin zen. Kanpoaldeko itxura nabarmen aldatu bazen ere barne-egitura bere horretan mantendu zen.

Zabalkuntza berri batzuk izan ditu, 1935an koroa handitu eta 1968an bulegoak gehitu zitzaizkion.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]