Tórshavn
|
Tórshavn |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Tórshavn | |
| Estatua Lurralde autonomiaduna Udalerria |
Tórshavn |
|
| Alkatea | Heðin Mortensen | |
| Koordenatuak | 62°0′42″N 6°46′3″W / 62.01167°N 6.7675°WKoordenatuak: 62°0′42″N 6°46′3″W / 62.01167°N 6.7675°W | |
| Eremua | 158 km2 | |
| Posta kodea | 100 |
|
| Biztanleria | 12.582 bizt. | |
| Dentsitatea | 79,63 bizt./km² | |
| Sorrera | X. mendea | |
| http://www.torshavn.fo/ | ||
Tórshavn (danieraz Thorshavn) Faroe uharteetako hiriburua eta hiri handiena da. Streymoy uhartearen ekialdean dago. Hiriaren populazioa 12.582 biztanlekoa da baina metropoli eremua 19.000raino iristen da.
Eduki-taula |
Etimologia [aldatu]
Danierazko Thorshavn izenak Thor eskandinaviar mitologiako jainkoa eta havn kaia lotzen ditu, "Thorren kaia" esan nahiko luke beraz. Armarrian bertan ere Thorren sinboloa den Mjölnir mailua agertzen da. Hala ere badirudi uhartera iritsi zen Thor izeneko norbaitek eman ziola izena.
Geografia [aldatu]
Tinganes penintsulan ezarri zen lehenengo asentamentua. Mendebalderantz bi muinok inguratzen dute herria, iparraldean Húsareyn (347 m) eta hegoaldean Kirkjubøreyn (350 m).
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (Tórshavn, 1961-1990) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 5.3 | 5.5 | 5.9 | 7.2 | 9.1 | 11.3 | 12.5 | 12.8 | 11.2 | 9.4 | 6.7 | 5.8 | 8.6 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 3.4 | 3.6 | 3.8 | 4.9 | 6.9 | 9.0 | 10.3 | 10.6 | 9.1 | 7.5 | 4.8 | 3.8 | 6.5 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.2 | 1.5 | 1.5 | 2.6 | 4.8 | 7.0 | 8.3 | 8.5 | 7.1 | 5.4 | 2.7 | 1.6 | 4.4 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 153 | 113 | 137 | 93 | 72 | 67 | 81 | 88 | 142 | 177 | 143 | 171 | 1437 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) | 22 | 17 | 21 | 16 | 13 | 12 | 13 | 13 | 18 | 22 | 21 | 22 | 210 |
| Eguzki orduak | 14 | 36 | 71 | 106 | 124 | 125 | 111 | 98 | 80 | 49 | 20 | 7 | 841 |
| Hezetasuna (%) | 90 | 89 | 89 | 87 | 88 | 88 | 90 | 90 | 90 | 90 | 89 | 90 | 89.2 |
| Iturria: NOAA [1][2] | |||||||||||||
Historia [aldatu]
Thorshavn izen paganoak adierazten du X. mendea baino lehenago sortua izan zela, kristautasuna uharteetara iritsi aurretik.
Faroetako (Færeyinga Saga) sagak kontatzen duenaren arabera, Harald I.a norvegiar tiranoarengandik ihesi irla hauetara iritsi zirenek fundatu zuten Tórshavn 825. urtean. Parlamentu bat ting eratu zutela ere badio gaur egungo "Tinganes" penintsulan, baina honen aztarnarik ez da gelditzen, izena baino ez.
Bikingoen Aroa 1035ean bukatu bazen ere hurrengo urteetan asentamentuaren inguruan merkatal herria eratuz joan zen. XII. mendean Norvegia eta Faroe uharteen arteko merkataritza Bergenek kontrolatzen bazuen ere, 1271eko agiri batek Tórshavnek bere merkataritzaren monopolioa lortu zuen.
1580. urtean piraten erasoak jasan izanaren ondorioz Skansin gotorlekua eraiki zen Tinganes penintsulan eta herria ekialdera eta mendebaldera zabalduz joan zen. 1709an izurriteak jo zuen Thorshavn eta ia populazio guztia galdu zen, 300 biztanetatik 250 hil baitziren. Niels Rybergen agindutara Tórshavn errekuperatzen hasi zen eta 1788.an katedrala ere eraiki zuten. 1856.an merkatua askatu eta munduarekin harremanak izaten hasi zen. Landa eremuak alokatzeko aukera izan zuen jendeak eta nahi izanez gero erostekoa ere bai. Honek jendea erakarri zuen eta populazioa nabarmen igo zen. Azkenik 1866. urtean udaletxea sortu eta Faroe uhartetako hiriburu bihurtu zen.
1909. urtean Danimarkako merkatal hiri izendatu zuen gobernuak. XX. mendeko 20. hamarkadan eraikitako kaiak bultzada handia eman zion hiriko merkataritzari, itsasontzi handiagoak etor baitzitezkeen bertara.
Demografia [aldatu]
Udalerriak 19.339 biztanle daude, hauetatik 12.582 Tórshavn bertan, Hoyvík-en 3.600 eta Argir-en 2.000 inguru.
Garraioa [aldatu]
Smyril Line konpainiak ferry bidez lotzen du Tórshavn Islandia eta Danimarkarekin. Heliportu bat ere badu.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- Tinganes penintsula: Hiriaren alde zaharra da. 500 urte dituzten etxeak ere badaude.
- Tórshavneko katedrala: XVIII mendean eraikia.
- Skansin gotorlekua: XVI mendekoa.
- Listasavn Føroya arte museoa: 1989. urtean irekitako museo honek Faroetako arte modernoa erakusten du.
Kultura [aldatu]
- San Olafen jaiak (feroeraz Ólavsøka): Tórshavneko jai patronalak dira. Folklorez beteriko jai ikusgarriak izaten dira.
- 1983. urtetik hona "Tórshavn Jazz Festival"ek Ipar Amerika eta Europako Jazz izarrak ekartzen ditu irletara.
Kirola [aldatu]
Futbola da Faroetako kirol nagusia. Bertan dago Tórsvøllur futbol zelai nazionala, 6.000 ikusle hartzen dituena. Eskubaloia eta arraunketa ere kirol arrakastatsuak dira.
Hiritar ezagunak [aldatu]
- Niels Ryberg Finsen (1860 - 1904), Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuen 1903. urtean.
- Jørgen-Frantz Jacobsen (1900 - 1938), idazlea.
- William Heinesen (1900 - 1991), idazlea, konpositorea eta margolaria.
Hiri senidetuak [aldatu]
Iruditegia [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- Udalaren webgune ofiziala (Faroeraz) (Ingelesez) (Polonieraz) (Errusieraz)