Tais (hetera)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tais (hetera)

Bizitza
JaiotzaAtenas, K.a. IV. mendea
BizilekuaAntzinako Atenas
HeriotzaK.a. IV. mendea ( urte)
Familia
Ezkontidea(k)Ptolomeo I.a
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jarduerakhetera

Tais[1] (grezieraz: Θαΐς) Antzinako Greziako emakume ospetsua izan zen. K.a. IV. mendearen bigarren erdialdera Alexandro Handiaren kanpainetan izandako atenastar hetera edo kortesana izateagatik ospetsua dena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dakigu noiz jaio zen, ezta noiz hil zen ere; kontakizun batzuengatik eta idazkun batzuengatik baino ez dugu ezagutzen. Bere bizitzako lehen urteak Atenasen eman zituen eta Alexisen komedia bati izena eman zion.

Tais, Alexandro k.a. 334 eta k.a. 330 arteko Persiar Inperioaren aurkako kanpainarekin bat egin zuen. Ptolomeorekin joan zen eta Asia osoa zeharkatu zuten. Tais, Persepolisko sutearen protagonistetako bat izateagatik ospetsua da, gertaera honi buruz iritsi zaizkigun bi kontakizunetako batean behintzat.

Klitarkoren arabera, Alexandro Handiak Persepolisen k.a. 330eko ekainean oturuntza bat antolatu zuen. Oturuntza jada oso aurreratua zegoenean, gonbidatu gehienak eta Alexandro bera jada mozkortuta zeudenez, Taisek hitzaldi bat egin eta, Alexandrori, berarekin dibertitzeko eta persiarrak zigortzeko, erronka egin zion: Xerxesen ehun zutabeetako aretoa erretzea. Alexandro jaiki eta Taisekin terrazaraino joan zen, non biek Xerxesen aretora zuzi bana bota zuten. Suteak jauregiaren zatirik handiena erre zuen. Alexandro handik gutxira suteaz damutu zen, izan ere, jada ez zen Greziaren mendekatzailea, Persiar Inperioko erregea baizik. Gertakarien beste bertsioan, historialari batzuen artean nolabaiteko ospea duena eta Ptolomeok kontatzen duena, Tais ez da agertzen.

Konkistatzailea hil zenean, Ptolomeoren maitalea izaten jarraitu zuen eta honekin hiru seme-alaba izan zituen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]