Takelot III.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Takelot III.aren baxuerliebea. Osirisen tenplua, Karnaken.

Takelot III.a, tronu eta jaiotza izenez, Usermaatra-Takelot, Egiptoko XXIII. dinastiako faraoi bat izan zen. K. a. 759tik K. a. 757 arte gobernatu zuen.

Osorkon III.aren seme nagusia zen. Takelot III.aren semeak, apaiz gorenak izan ziren: Dyedptahiefankh eta Osorkon, baina, tronurako oinordekoa, bere semerik gazteena zen Rudamon izan zen. Leontopolisen gobernari independente ere izan zen.

Amonen Apaiz Goren bezala aritu zen Tebasen. Ondoren, bere erregealdiko lehen bost urteak, elkargobernari bezala egin zituen, bere aita Osorkon III.arekin batera, Karnakeko nilometroko 13. idazkunak adierazten duen bezala, Osorkon III.aren erregealdiko 28. urtea, Takelot III.aren 5.arekin lotzen duena. Bere aitaren oinordekoa izan zen errege bezala hurrengo urtean.

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Osiris "Betierekotasunaren jauna"ren tenplua Karnaken eraikitzea agindu zuen.

Takelot III.a, zenbait dokumentutan aipatzen da:

  • Herakleopolis Magnako harri bloke batek, Per-Sekhempeperra Buruzagia eta erregearen seme Tentsaigatik deitzen du.
  • Guroben dagoena dohaintza estela bat Amon-Raren lehen profeta, Jenerala eta Takelot Komandantea deitzen duena.
  • Karnakeko nilometroko 4. idazkuna, bere erregealdiko seigarren urtea erregistratzen duena, eta 13.a, bosgarren urtea erregistratzen duena.
  • Khonsu jainkoaren tenpluko sabaian dagoen idazkun batek, bere erregealdiko zazpigarren urtea erregistratzen du.
  • Bere erregealdiko 13. urteko estela hierarkiko bat, Columbiako Unibertsitateko espedizio arkeologikoak Dajlako oasiko tenplu baten hondakinetan aurkitua, 2005eko otsailean, bere kronologia berraztertu behar izatea eragiten duena.


Aurrekoa
Osorkon III.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XXIII. dinastia
Ondorengoa
Rudamon
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Takelot III.a Aldatu lotura Wikidatan