Egiptoko XXIII. dinastia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Antzinako Egipto
Dinastiak eta faraoiak
Eye of Horus bw.svg
Aro aurredinastikoa
Aro protodinastikoa
Aro Goiztiarra

I.a - II.a

Inperio Zaharra

III.a IV.a V.a VI.a

Tarteko Lehen Aroa

VII.a VIII.a IX.a X.a XI.a

Inperio Ertaina

XI.a XII.a

Tarteko Bigarren Aroa

XIII.a XIV.a XV.a XVI.a XVII.a

Inperio Berria

XVIII.a XIX.a XX.a

Tarteko Hirugarren Aroa

XXI.a XXII.a XXIII.a XXIV.a XXV.a

Aro Berantiarra

XXVI.a XXVII.a XXVIII.a XXIX.a XXX.a XXXI.a

Aro Helenistikoa

Mazedoniarra . Ptolomeotarra

Erromatar Aroa
Horren estatua kuboa

Egiptoko XXIII. dinastiak K. a. 818tik K. a. 715 arte irauten du. XXII, XXIV eta XXV. dinastien garaikidea da

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XXIII. dinastiako bereizgarria, tronura, mashauashtarrak iristea izan zen. K. a. 818an, Leontopolis, deltan, edo Taremu ("arrainen lurra"), Taniseko subirau libiarrekiko erresuma independente bihurtu zen, baina eztabaidagarria da dinastia osoa leontopoliarra izatearen hipotesia.

K. a. 747an, hiru erresuma berri sortu ziren. Batak, hiriburu bezala, Herakleopolis Magna zuen, bigarrenak, Hermopolis Magna, eta, hirugarrenak eta azkenak, Asiut edo Likopolis.

Dinastia honetako lehen faraoia izan zen Padibastetek, oinordekotza gatazka eta gerra zibila probestu zituen, Sheshonq III.aren erregealdiaren zortzigarren urtean, bere burua faraoi bezala izendatzeko, Leontopolisen koroatu eta Herakleopolis, Menfis eta Tebasen onartua izatea lortuz. Lehenik Takelot II.aren eta ondoren Osorkon IV.aren arerio nagusia izan zen, Tebaseko XXII. dinastiako Goi Egiptoko errege libiarrak. Bere tronuratzeak, etsaien aldeen aurkako gerra zibil luze bat eragin zuen, hogeitamar urte iraun zuen gerra zibila. Alde bakoitzak, Amonen Apaiz Goren leinu bat izan zuen.

Bere oinordeko izan zen Iuput I.a, bere aitarekin elkar gobernatzen egon zen, baina bere erregealdia laburra izan zen. Sheshonq IV.ari buruz ez dakigu askorik, are, aditu askok, dinastia honetakoa ez zela uste dute, Osorkon III.a bezala, batzuk, Takelot II.aren semetzat jotzen dutena: Padibastet eta Sheshonq IV.aren armada etsaiak garaitzea lortu zuen, Takelot II.aren autoritateari gogor eutsi ziotenak, Osorkonek, bere erregealdiko azken bost urteak, bere seme Takelot III.arekin batera gobernatu zituen.

Takelot III.aren semeak, Dyedpathiefankh eta Osorkon apaiz gorenak izan ziren, eta tronurako oinordekoa, Rudamon, bere semerik gazteena. Tebasen Amonen Apaiz Goren bezala aritu zen, eta, ondoren, bere erregealdiko lehen bost urteak, bere aita Takellot III.arekin elkar gobernatuz aritu zen. Bere erregealdian zehar, erresuma osoa batuta mantentzen ahalegindu behar izan zen, azkenik, bere oinordeko Iuput II.aren erregealdian hiru erresumatan banatuko zena, honek, Leontopolisen gobernatzen jarraitu zuen arren, non, kushitarren aurrera egitea geldiarazteko asmoa zuen koalizio boteretsu batean parte hartu zuen.

XXI, XXII, XXIII, XXIV eta XXV. dinastiek, tradizionalki, Egiptoko hirugarren tarteko aroa eratzen dute.

XXIII. dinastia antzinako testuetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manetonek, Julio Sexto Afrikanoren arabera Sinzelo fraidearen bertsioan, XXIII. dinastia, Taniseko lau erregek osatu zutela dio.

  • Petubates, 40 urtez gobernatu zuena, bere erregealdian, lehen aldiz ospatu zen olinpiada bat.
  • Osojo, 8 urtez gobernatu zuena, egiptoarrek Herakles deitu zuten.
  • Psammus, 10 urtez gobernatu zuena
  • Zet, 42 urtez gobenatu zuena. Orotara: 100 urte.

Eusebio Zesareakoak XXIII. dinastia, Taniseko hiru erregek osatu zutela dio.

  • Petubastis, 25 urtez gobernatu zuena
  • Osorton, 9 urtez gobernatu zuena eta Herakles deitu zutena
  • Psammus, 10 urtez gobernatu zuena. Orotara, 44 urte.

Egiptoko XXIII. dinastiako Faraoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leontopoliseko erregeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohiko izena Nesut-Bity izena Sa-Ra izena Iruzkinak Erregealdia
Padibastet Usermaatra Padibastet K. a. 818-K. a. 793.
Iuput I.a Usermaatra Iuput Corregente con su padre K. a. 804- K. a. 803.
Sheshonq IV.a Usermaatra Sheshonq K. a. 793-K. a. 787.
Osorkon III.a Usermaatra Osorkon K. a. 787-K. a. 759.
Takelot III.a Usermaatra Takelot K. a. 759-K. a. 757.
Rudamon Usermaatra Rudamon K. a. 757-K. a. 754.
Iuput II.a Usermaatra Iuput K. a. 754-K. a. 715.

Herakleopolis Magnako erregeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohiko izena Nesut-Bity izena Sa-Ra izena Iruzkinak Erregealdia
Dyedpetahiefankh Dyedpetahiefankh (K. a. 845-K. a. ?)
Hemptah I.a Hemptah (K. a. ?-?)
Peftyauembastet Neferkara Peftyauembastet (K. a. 747-K. a. 720.)

Hermopolis Magnako erregeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohiko izena Nesut-Bity izena Sa-Ra izena Iruzkinak Erregealdia
Nimlot III.a Nimlot (K. a. 747-K. a. 725.)
Dyehutiemhat Neferjeperra Dyehutiemhat (K. a. 725-K. a. 715.)

Asiuteko erregeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohiko izena Nesut-Bity izena Sa-Ra izena Iruzkinak Erregealdia
Padimenti Padimenti (K. a. 747-K. a. 715.)

XXIII. dinastiaren kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako egiptologo hauek estimatutako kronologia:

  • Lehen faraoia: Padibastet
    • 830-805/800 (von Beckerath)
    • 830-799 (Dodson)
    • 827/822-802/797 (Aston)
    • 825-773 (Grimal)
    • 818-793 (Shaw)
    • 817-763 (Drioton)
    • 813-773 (Redford)
  • Azken faraoia: Iuput II.a
    • 754-715 (Grimal)
    • 752-718 (Gomaà)
  • 747/742-742/737 (Aston)


Aurrekoa
Egiptoko XXII. dinastia
Egiptoko dinastiak
XXIII. dinastia
Ondorengoa
Egiptoko XXIV. dinastia
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Egiptoko XXIII. dinastia Aldatu lotura Wikidatan