Tarek Aziz
Tarek Aziz (arabieraz طارق عزيز, asirieraz ܜ ܪ ܩ ܥ ܙ ܝ ܙ) jaiotzez Mikhail Yuhanna (sirieraz ܡܝܟܐܝܠ ܝܘܚܢܢ Mīḵāil Yōḥānon, arabieraz ميخائيل يوحنا Mīḫāʾīl Yūḥannā) (Mosul, Irak, 1933ko apirilaren 27a) irakiar politikaria da.
Biografia [aldatu]
Gaztetatik agertu zuen politikarako interesa. Saddam Hussein Irakeko lehendakariaren laguntzaile, Lehen Ministrorde eta Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuten 1983an. 1988an, bere gain izan zuen su-etena negoziatzeko ardura Nazio Batuen Erakundearen babespean Iranen aurka deklaratutako gerran. 1990eko abuztuan, Irakek Kuwait inbaditu zuenetik 1991ko urtarrilean Persiako Golkoko gerra lehertu zen arte, diplomazia-lan handia egin behar izan zuen.
Irakeko lehen ministrordea izan zen 2003ra arte. 2010ean, heriotza-zigorra ezarri zion Irakeko Epaitegi Gorenak, baina Yalal Talabani Irakeko presidenteak jakinarazi zuen ez zuela sinatuko Azizen heriotza-zigorra.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
