Saddam Hussein

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Saddam Hussein
Saddam Hussein

1979 – 2003
Aurrekoa Ahmed Hassan al-Bakr
Ondorengoa Koalizioaren Behin-Behineko Agintea

1979 – 1991
Aurrekoa Ahmed Hassan al-Bakr
Ondorengoa Sa'dun Hammadi
1994 – 2003
Aurrekoa Ahmad Husayn Khudayir as-Samarrai
Ondorengoa Ayad Allawi

Jaiotza 1937ko apirilaren 28
Al-Awja, Irak
Heriotza 2006ko abenduaren 30
Bagdad, Irak (exekutatua)
Erlijioa Islama

Saddam Hussein Abd al-Majid al-Tikriti (1937ko apirilaren 28a - 2006ko abenduaren 30a). Arabieraz: صدام حسين عبد .المجيد التكريتي politikari eta militar sunitar-irakiarra. Irakeko diktadore izan zen 1979tik 2003ko apirila arte eta beranduago, 2006ko azaroaren 5ean, gizateriaren aurkako krimenengatik heriotz zigorrera kondenatu zuten.

Baath Alderdikoa (zeinek panarabismo sekularraren, ekonomia modernizazioaren eta sozialismoaren alde jotzen zuen), Irakeko 1968ko estatu kolpean parte hartze handia izan zuen Husseinek. Hori dela-eta, Ba'ath alderdiak boterea eskuratu zuen. Boterean Ahmed Hassan al-Bakr zeudela (Saddam Husseinen lehengusua), Hussein presidenteordea izan zen. Gobernua eta armadaren arteko lehiaz baliatuta, errepresioa areagotu eta bere autoritatea indartu zuen.

Presidentzia lortutakoan, gobernu autoritarioa osatu zuen. Iranen kontrako gerraz (1980-1988) zein Golkoko inbasioaz (1991) profitatu zen aginteari eusteko. Independentziaren alde jotzen zuten kurduarrek zein xiiek Husseinen errepresio latza jasan behar izan zuten. Beste aldetik, arabiarren artean ospe handia izaten zuen, Israeli aurre egiteagatik.

Saddam kartzelan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuek kargutik kendu zuten 2003ko herrialdea inbaditzean. Abenduaren 13an atzemanda, gizateriaren kontrako krimenak leporatu zizkioten Irakeko gobernu berriak izendatutako Epaitegi Berezian. Auzitegiak 2006ko azaroaren 5ean eman zuen epaia, eta Sadam Hussein heriotza zigorrera kondenatu zuen. Azkenik, 2006ko abenduaren 30 urkatu egin zuten.

Saddam Iraken harrapatu zutenean
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saddam Hussein Aldatu lotura Wikidatan