Telegonia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Telegonia ziklo troiarreko galdutako olerki baten izena da. Egiletza Eugamon Zirenekoari eman zaio eta K. a. VI. mendean datatua izan da. Olerki hau idazteko erabili zen iturri nagusietako bat, hau ere galduta dagoen Tesprotida izan zela uste da. Laneko argumentua, berari buruz Proklok bere Crestomatía lanean egin zuen laburpenagatik ezagutzen da. Apolodoro Atenasekoak ere egin zuen galdutako lan honetan inspiratuta egon litekeen laburpen bat.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanak Peneloperen ezkongaiak hil ondoren gertatu zena kontatzen zuen. Odiseok bidaia bat egin zuen Elidera. Ondoren Tiresiasek Odiseako XI. kantuan adierazitako sakrifizioak ospatu zituen. Honen ondoren, Tesprotidarako beste bidaia bat egin zuen, non Kalidika erreginarekin ezkondu zen. Han Odiseok tesprotoe eta brigoen arteko gerra batean parte hartu zuen, non olinpiar jainko batzuk ere parte hartu zuten.

Kalidika hil ondoren Odiseoren seme zen Polipetesek oinordetu zuen erresuma, eta Odiseo Itakara itzuli zen. Telegonok, Odiseok Zirze edo Kalipsorekin izan zuen semea zena, Itakara bidaiatu zuen bere aitaren bila eta uhartea arpilatu zuen. Odiseok beraren aurka borrokatu zuen eta hil egin zen. Telegono izan zuen akatsaz konturatu zen eta bere aitaren gorpua, Telemako eta Peneloperekin batera bere amarengana eraman zuen. Azkenik Telegono Peneloperekin ezkondu zen eta Telemako Zirzerekin.