Tenporak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Tenporak epe luzerako eguraldia iragartzeko erabiltzen diren bide tradizionalen multzoa dira.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz, tenporak latinezko Tempora hitzetik dator, tempus hitzaren plurala denbora edo aroa esan nahi duena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiok antzinetik eguraldia iragarri nahi izan dugu. Horretarako, zerua miatu ez ezik, mito eta izua erabili ditugu.

Lehendabiziko eguraldiaren iragarpenak aspaldikoak dira oso; antzinako Babilonian Zamuk edo "Zorteen jaia" ospatzen zen, Akitu urte berriaren erritualaren barne, non urteko hilabete bakoitzarentzat eguraldia iragarri zen.

Aristotelesek Meteorologica bere liburuan epe luzerako eguraldia iragartzeko bide batzuk azaldu zituen.

Meteorologia zientzia bezala garaitu zenetik, tenporak bezalako bide tradizionalek itzala galdu dute. Euskal Herrian, Pello Zabala bezalako meteorologoek interesa mantendu dute. Horrela Jazinto Sagarnaren (ezagunago Gorbeiako artzaina) edo Miel Sukuntzaren iragarpenak famatuak izan dira eta egunkari askotan argitaratuak izan dira.

Gaur egun, meteorologiak teoria sasi-zientifikotzat ditu tenporak, nahiz eta, normalean, epe gutxiko eguraldiaren iragarpena tradizionalak itzal gehiago izan.

Esparru geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguraldia iragartzeko bide tradizionalek ez dituzte egun berak erabiltzen iragarpena egiteko: herri bakoitzak bere egunak ditu (Hego Amerikan urtarrilean baino ez dira egiten, hinduek negu erdialdian egiten dute, eta abar). Era berean datak denboraren poderioz ere aldatu dira. Hori dela eta, iragarpen hauen esparru geografikoa txikia izan ohi da, gehienez 80 kilometroetako eskualde batentzat.

Adierazleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Meteorologo" tradizional hauek adierazle ezberdinak erabiltzen dituzte bere iragarpenak egiteko:

Eskualde batzuetan, animalienren portaera ere erabilia izan da euria iragartzeko; horrela inurri hegodun agertzea, mandoek belarriak mugitzea, usoak bainu hartzea, eta abar. Era berean, gizakien portaera ere erabili da, adibidez, antzinako zauri baten mina eguraldi aldaketa esan nahi dezake.

Noiz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz paganoak izanik Elizak tenporak hartu zituen bazkoaldiak egiteko, urtaro bakoitzaren hasiera eta bukaera ziren eta. Horrexegatik, Kalisto I.a aita sainduak Quatrotemporas sortu zituen penitentzia eta baraua egiteko.

Antzinako tenporak zein Quatrotemporas aste berako hiru egun daramatzate: eguaztena, barikua eta zapatua. Urtaro bakoitzak bere tenporak ditu:

Irailaren 14 edo abenduaren 13 eguaztena bada, hurrengo asterako uzten da.

Hala ere, Salvat hiztegiak, laburpen gisa, dio tenporetako eguaztena, barikua eta zapatua beti “garizumaren lehenengo astea, Mendekostearen astea, irailaren hirugarren astea eta abenduaren hirugarrena” direla.

Cabañuelas[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainian tenporak ez dira ohikoak izaten, hala ere, Kantabria partean erabiltzen dira. Aldiz cabañuelas izeneko bidea erabiltzen da. Hauek normalean Almanaque Zaragozano izeneko argitalpenean agertzen dira.Iragartzeko "meteorologo" tradizionalak urteko abuztuaren lehendabiziko 24 egun behatzen ditu hurrengo hamabi hilabeterako -lehenengo hamabiak goranzko bidean (1=abuztua; 2=iraila, etab...), Joaneko Cabañuelas izenekoak, eta azken hamabiak beheranzko bidean (13=uztaila; 14=ekaina; eta abar), Itzulerako Cabañuelas izenekoak- horrela:

Joaneko Cabañuelas Itzulerako Cabañuelas
Eguna Hilabetea Iragarpena Eguna Hilabetea Iragarpena
abuztuaren 1 Abuztua abuztuaren 13 Uztaila
abuztuaren 2 Iraila abuztuaren 14 Ekaina
abuztuaren 3 Urria abuztuaren 15 Maiatza
abuztuaren 4 Azaroa abuztuaren 16 Apirila
abuztuaren 5 Abendua abuztuaren 17 Martxoa
abuztuaren 6 Urtarrila abuztuaren 18 Otsaila
abuztuaren 7 Otsaila abuztuaren 19 urtarrila
abuztuaren 8 Martxoa abuztuaren 20 Abendua
abuztuaren 9 Apirila abuztuaren 21 Azaroa
abuztuaren 10 Maiatza abuztuaren 22 Urria
abuztuaren 11 Ekaina abuztuaren 23 Iraila
abuztuaren 12 Uztaila abuztuaren 24 Abuztua

Meteorologia vs Tenporak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meteorologia, zientzia bat izanda, oinarri fisikoak erabiltzen ditu eguraldia iragartzeko eta baita eredu matematikoak eta instrumentu teknologikoak. Atmosferaren ezaguera osagabea eta kaotikoa denez, meteorologiarentzat ezinezkoa da epe luzerako iragarpenak egitea.

Tenporak erabiltzen egiten diren eguraldiaren iragarpenak, gainera, ez dira zehatzak eta "ondo" ateratzen ez bada ez dira erruzkotzat jotzen. Gainera, erabiltzen dituzten modu "magikoak" ez dira fidagarriak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]