Garizuma

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Garizuma (latinez quadragesima, berrogeigarren eguna) kristautasunaren aldi liturgiko bat da. Aste Santuaren aurreko 40 egunetan ospatzen da, Pazkorako prestakizun gisa.

Pazko eguna baino 46 egun aurretik hasten da, hautsaren asteazkenean, inauteriak pasatu ondoren. Egun horretan elizkizun berezi bat egiten da, eliztarrei hauts bedeinkatuz gurutzearen zeinua egiten zaie bekokian, ondoko esaldietako bat esanez: "Hautsa zara eta hauts bihurtuko zara" (Hasiera 3, 19) edo "Bihotz berri zaitez eta sinetsi Berri Ona" (Marko 1, 15).

Elizak garizuman hau gogoratzen du: Jesusek, Jordan ibaian bataioa hartu ondoren, desertura jo zuela eta han egon zela 40 egunez otoitzean eta barau egiten, deabruaren tentaldiak gaindituz. Horregatik, garai honetan kristauak kristau bizitza zintzoagoa bizi izaten ahalegindu behar dira, otoitza, baraua eta limosna eginez. Garizumaren helburua Aste Santua heltzen denerako bihotz berrituta egotea da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Garizuma Aldatu lotura Wikidatan