Terapia existentzial

Wikipedia, Entziklopedia askea

Terapia existentzialak[1] medikoa baino ikuspegi terapeutiko filosofikoagoa du, psikoterapia humanista deritzenen barruan kokatua, eta bere ikuspegia filosofia fenomenologiko-existentzialetan oinarritzen du. Nietzsche, Kierkegaard, Husserl, Heidegger, Sartre, Merleau-Ponty edota Martin Buber filosofoen lanetan oinarrituta dago.

Eredu horren arabera, gizakia etengabe garatzen eta eboluzionatzen ari da, eta horrek etengabeko mugimendua eta prozesuak eskatzen ditu. Pertsona bere ingurunearekin etengabeko harremanean dago, izan ere, munduan-dagoen-izaki gisa ikusten da (dasein), eta horrek bere existentziak erantzuna eskatzen dioten zirkunstantziei etengabe aurre egin behar diela esan nahi du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2008]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Psikologia Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.