Martin Heidegger

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Martin Heidegger

Martin Heidegger (Meßkirch, Alemania, 1889ko irailaren 26a - Todtnauberg, Alemania, 1976ko maiatzaren 26a) filosofoa izan zen. Alemanez idatzi zituen bere lanak. Haren libururik ospetsuena, Sein und Zeit («izatea eta denbora»), filosofiaren arloan XX. mendeko garrantzizkoenetakotzat jotzen da.

Grab Heidegger.JPG

Teologia katolikoa, natura-zientziak eta filosofia ikasi zuen Friburgoko Unibertsitatean (Brisgovia). Bertan Heinrich Ricketen ikasle izan zen, Badengo Eskolako neokantismoaren berritzaile nagusienetakoa eta gero, Edmund Husserlen laguntzailea ere izan zen, fenomenologiaren sortzailea. 1915 hasi zituen bere irakaskuntza lanak Finburgon , ondoren Marburgon aritu zen 1923tik 1928 arte eta azkenik Finburgora itzuli zen filosofia irakasle moduan. Garai hartako filosofiaren oso irudi garrantzitsua izan zen: eragin handia izan zuen XX.mendeko existenzialismoaren filosofian, lehenetariko pentsalaria izan zen metafisikaren kontua aipatzen, honek planteatu zuen filosofiaren arazoa ez zela egia, hizkuntza baizik. Horren filosiaren iraultza antzekoa ekarrarazi zuen. Europako hainbat pentsalari miresten zituen, eta denborarekin Europatik kanpoko pentsalariak ere miresten joan zen Sein und Zeit liburua argitaratu zutenean. Heideggerrek estilo berritzailea, iluna eta konplikatua erabiltzen zuen, berak esaten zuenez ateak irekitzeko egiten zuena. Hans-Georg Gadamerren eragin hadia izan zuen, Jean-Paul Sartreren estilo zail eta berezian ere bai, L'Être et le néant obran, Jacques Lacanen bere idazkiak egiterako orduan, Vianni Vattimon ere eragin handia izan zuen eta beste pentsalari askoren buruan batez ere Jainkoaren eta heriotzaren gaietan murgilduta zeudenak. Baina zehazki Heideggerren obrak, arazo ontologikoak tratatzean datza, baita arazo semiotikak tratatzean ere, horregatik eragin handia izaten du batez ere: Paul Ricoeur, Rüdiger, Bubner eta Hns-Georg Gadmerren.

Heidegger argudiatu zuen Mendebaldeko filosfian, Platonez geroztik, "izatearen" esanahia gaizki ulertuta zegoela. Izan ere, gai hori jorratzean entitate jakinak eta haien ezaugarriak izan dituzte ardatz, edo izatea bera entitatetzat hartu dute, ezaugarriak dituen substantzia bat biltz bezala. Heideggerren ustetan, izatearen analisi baliogarriagoa izanen litzateke izatea egun zein oinarritan ezagutzen dugun aztertzea, edota entitate jakin guztiak entitate moduan agerararzten dituzten ezaugarri komunak aztertzea.

Alabaina, filosofoek eta zientzalariek izatearen modu teoria aurrekoak eta oinarrizkoak landu ez dituztenez, eta uste ustel horiek edonon aplikatu dituztenez, izatearen ulermena nahastu dituzte. Sustrai luzeko erratu horiek gainditzeko, Heideggerrek uste zuen filosfiak beste era batean garatu behar zela, filosofiaren historian emandako pausoak atzerantz eramanez. Heideggerren aburuz, gaizki ulertze horiek, Platonekin hasita, Mendebaldeko pentsamoldean hartutako bide guztietan utzi dutela arrastoa. Ulertzen dugun oro akastun izan daiteke izatearen natura ulertzerakoan oinarrizko akatsak baitaude.

Heideggerren lanak eragin handia izan du filosofian, teologian eta gizarte zientzietan. Filosofiaren barrenean, abiapuntua izan zen existentzialismoa, hermeneutika, dekonstrukzioa, postmodernismoa eta, oro har, Kontinenteko filosofia garatzeko. Entzute handiko filosfo andanak (hala nola Karl Jaspers, Leo Strauss, Ahmad Fardid, Hans-Georg Gadamer, Jean-Paul Sartre, Emmanuel Lévinas, Hannah Arendt, Maurice Merleau-Ponty, Michel Foucault, Richard Rorty, eta Jacques Derrida) aztertu dute Heideggerren lana.

Heideggerren puntu polemikoena nazismoa babestearekin dator. Izan ere, 1933ko maiatzetik 1945eko maiatzera arte NSDAPren kidea izan zen. Haren aldekoek, batik bat Hannah Ardendt judutarrak, zuritu dute "akats pertsonala" zela, eta haren filosofiaren gainean islarik ez duela argudiatuta. Kontrakoek, Emmanuel Lévinas-ek Karl Löwith-ek esaterako, adierazi dute Heideggerrek nazismoa babesteak haren pentsamoldearen barreneko akatsak islatzen dituela.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Martin Heidegger Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]