Martin Buber
Wikipedia(e)tik
Martin Buber Austrian jaiotako filosofo judua izan zen (Viena, 1878 - Jerusalem, 1965). Talmudista jakintsu baten biloba, erakunde sionistetako kide izan zen gaztetan. Nazionalsozialismoa aginpidera heldu orduko, Palestinara alde egin, eta Jerusalemgo Unibertsitatean jardun zuen lanean (1938-1950). Mugimendu judu herrikoietan murgilduta, judu eta kristauen arteko harremanen sustatzaile izateaz gainera, Palestinako juduen eta arabiarren arteko harremanak hobetzearen aldekoa izan zen beti (Judaismoaren izpiritua, 1916; Hassidismorako bidea, 1918; Hassidismoaren mezua, 1952; Ni-a eta Zu-a, 1923; Bizitza elkarren arteko harremanean, 1932; Gog eta Manog, 1949).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.