Edmund Husserl

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1=The photograph of German philosopher Edmund Husserl (1859—1938)
Edmund Husserl

Alemaniar filosofoa (Prosznitz, Moravia 1859 - Friburgo, 1938). Hasieran zientziak, eta zientzien artean bereziki matematika ikasi zuen. F. Brentanoren ikasle izan zen, eta hark eragin handia izan zuen Husserlengan. Irakasle izan zen, Hallen, Göttingenen eta Friburgon, harik eta, 1936an, bere judu jatorria zela eta, irakaskuntzatik kendu zuten arte.  Kontzientzia ikertu eta deskribatu zuen, mundu objektiboaz nahiz irudimen hutsezkoaz nola jabetzen garen aurkitzeko asmoz (azken jomuga, berriz, sistema deduktibo formalen teoria orokorra eraikitzea zuen). Atera zituen ondorioen arabera, kontzientziak ez du jabegai dituen objektuez kanpoko existentziarik. Fenomenologia deritzo Husserlen filosofia-sistemari. Azken lanetan idealismoaren aldera lerratu zen, ez baitzien aitortzen objektuei kontzientziaz kanpoko izaterik. Obra nagusiak: Logical investigations (1900, Logika ikerkuntzak); Ideas for a pure phenomenology (1907, Fenomenologia huts baterako ideiak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Edmund Husserl Aldatu lotura Wikidatan