Maurice Merleau-Ponty
Wikipedia(e)tik
Maurice Merleau-Ponty (Rochefort-sur-Mer, Frantzia, 1908 - Paris, Frantzia, 1961) frantses filosofoa izan zen.
Biografia[aldatu]
Edmund Husserlen eraginpean, fenomenologiaren jarraitzailea izan zen, baina, fenomenologista gehienek ez bezala, kontzientzia baino harantzagoko mundu baten errealitate materiala baiesten zuen.
1940-1950 urteetan Karl Marxen materialismo historikoaren bidetik abiatu zen, baina geroago, hizkuntzaren eta esanahiaren azterketaz arduratu zen batez ere.
Lan aipagarrienak: La structure du comportement (1942, Jokabidearen egitura) eta Phénoménologie de la perception (1945, Pertzeptzioaren fenomenologia).
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.