Teresa Murga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teresa Murga

Bizitza
JaiotzaMarkina-Xemein1910eko urriaren 14a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMarkina-Xemein2015eko apirilaren 20a (104 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak

Teresa Murga Mugartegi (Markina-Xemein, Bizkaia, 1910eko urriaren 14a - ib., 2015eko apirilaren 20a),[1] bere izena darama Ermuan Udal Liburutegi eta Euskaltegi den eraikinak.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jose Maria Murga Arana eta Carmen Mugartegiren alaba hau, Markinako Solartekua jauregian jaio zen, amaren familiaren jabegokoa orduan eta gerora hiribilduko udaletxe bihurtuko zena. Neskatotan Gasteizko Urtsulinen ikastetxera eraman zuten eta, ikasketok amaituta, bidaiatzeko aukera izan zuen, etxetik kanpo denboraldi luzeak eginez: Europa, Afrika...[2][3]

Jakinmin handiko emakume irakurria, ama eurena izan zen ahozko transmisioaz arduratu zena, tartean familiaren eta senideen historioaz: Jose Maria Murga Mugartegi, bizkaitar mairua, Peñafloridako kondea... Aita izan zen, ostera, irakurtzeko grina sartu ziona. Hau, diputatua izan ostean, Bizkaiko Diputazioko presidente izendatu zuten. Karguan egon zen sasoian eraiki ziren Bizkaiko auzo-eskolak zein Eubako Nekazal Eskola, eta lan handia egin zuen errekak errepoblatzen.[4]

Ermuko Lobiano jauregiaren jabea zen eta haren ondoan zegoen orubearena, Huerta de Lomiñokua deiturikoa, udalak eskolak egiteko erosi ziona. 1944ko irailaren 27ko datarekin eskrituratu zen salerosketa; Teresa Murga izena jartzea proposatu zitzaion udalari eta onartu honek. 1958ko uztailean inauguratu zen eskola eraikina.[5] Bere jarduera aldatuaz joan da denboraren poderioz: eskola bezala jaio zenak, beste erabilpen batzuk ezagutu ditu, besteak beste, Udal Liburutegi, Euskaltegi, KZ gune...[6]

Teresa Murga izan zen Lobiano jauregiaren azken jabea, Ermuko udalak kulturgune bezala erabiltzeari begira erosi zion arte.[7]

Bidarte Dorrean,[8] Markinako Zelai ertzean kokatutako bere etxean hil zen, 104 urte beteta. Dorrearen ondoko orubea, Murga baso, udala eta Teresaren ondorengoen hitzarmenari esker, herritar guztien gozamenerako zabaldu zen 2021eko udaberrian.[9][10]

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Ha fallecido Teresa Murga, última propietaria del palacio Lobiano» El Diario Vasco 2015-04-22 (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  2. Encuentro de escolares con Teresa Murga. (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  3. «Ayuntamiento de Ermua - Biblioteca Municipal de Ermua - Colección Local» www.ermua.es (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).[Betiko hautsitako esteka]
  4. González, Estibalitz. (2006). Teresa Murga, izenaren osteko anderea. Drogetenitturri, 12-13 or. ISSN 1133-973X...
  5. González, Estibalitz. (2006). Teresa Murga eskolak. , 18 or. ISSN 1133-973X...
  6. «La biblioteca trata de completar la historia gráfica del edificio Teresa Murga. El Correo» www.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  7. «Kultura - Azpiegiturak eta udal zerbitzuak - Lobiano Kultur Gunea» www.ermua.es (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  8. Bidarte Dorrea, Parkea eta Santa Kurutz ermita – Markina-Xemein Turismoa. (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  9. «Markina-Xemeingo Murga basoa zabalduko dute herritarrentzat - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2021-05-25 (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).
  10. «Murga basoko parke berriaz gozatzen hasi dira markina-xemeindarrak - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2021-05-27 (Noiz kontsultatua: 2021-10-15).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]