Théodule-Armand Ribot

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Théodule Ribot.jpg

Théodule-Armand Ribot (Guingamp, 1839 - Paris, 1916) frantses psikologoa izan zen. Psikologia metafisikatik aparteko zientziatzat hartu zuen lehenengo zientzialarietako bat izan zen; lan garrantzitsuak egin zituen oroimenaren galtzeari buruz. Sorbonako unibertsitateko irakasle izan zen 1885-1896 urteetan, eta nortasunaren arazoak aztertu zituen batez ere, Johann Hughlings Jackson neurologo ingelesak abiarazi zuen neurofisiologia hierarkiaren ildotik. Obra nagusiak: Les Maladies de la mémoire (1881, Oroimenaren gaitzak) eta Les Maladies de la personnalité (1885, Nortasunaren gaitzak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Théodule-Armand Ribot Aldatu lotura Wikidatan