The Candidate (1972ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:07, 22 urtarrila 2016

The Candidate (euskaraz Hautagaia) 1972ko Michael Ritchie estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako drama-komedia filma bat da. Robert Redford, Peter Boyle eta Melvyn Douglas aktoreek antzeztu zuten.

1972ko Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Jeremy Larner) irabazi zuen. Soinu onenaren Oscar Saria (Richard Portman eta Gene Cantamessa) izendapena ere jaso zuen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1972an Richard Nixon, errepublikar hautagaia, AEBko presidentea izateko berraukeratua izango dela dirudienean, Kalifornian Crocker Jarmon (Don Porter) errepublikar senatariari aurre egiteko Marvin Lucas (Peter Boyle) hautagaiak topatzen aditua den politikari demokratak bere alderdiko hautagai demokrata berria topatu du, Bill McKay (Robert Redford), lanbidez abokatua den gizon gazte eta idealista, John J. McKay (Melvyn Douglas) Kalifornia gobernadorearen semea, politikan eskarmenturik ez duenez pentsatzen duena argi eta garbi esaten du, errepublikar hautagaiaren aurrean irabazteko inongo aukerarik ez duela bai baidaki. Baina laisterrera, Billek politika munduaren benetazko aurpegia zein den ikasten hasiko da.

Aktoreak

Kanpo loturak