Melvyn Douglas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Melvyn Douglas

(1939)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMelvyn Edouard Hesselberg
JaiotzaMacon1901eko apirilaren 5a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaNew York1981eko abuztuaren 4a (80 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
AitaEdouard Gregory Hesselberg
AmaLena Priscilla Hesselberg
Ezkontidea(k)Helen Gahagan Douglas  (1931 -  1980)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUpper Canada College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea, zinema aktorea, antzerki aktorea eta aktorea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm0002048 Allocine: 1206 Rottentomatoes: celebrity/melvyn_douglas Allmovie: p19878 TCM: 52475 TV.com: people/melvyn-douglas IBDB: 14636
Musicbrainz: a66f5b3a-62ae-4429-95fa-e81d53dc3507 Discogs: 3645559 Find a Grave: 8142901 Edit the value on Wikidata

Melvyn Edouard Hesselberg (1901eko apirilaren 5a; 1981eko abuztuaren 4a), Ameriketako Estatu Batuetako aktorea izan zen, Melvyn Douglas izenarekin ezaguna. Aita Rigan jaiotako musika konpositore letoniarra izan zen, eta urte askoan irakasle ibilitakoa. Melvynek, baina, ez zuen ikastetetan aurrera egin. Amamaren abizena hartuta (Douglas) aktore lanei ekin zien, aurrena antzerkian, geroxeago zineman. Itxura oneko aktorea, galaiarena osatu zuen behin baino gehiagotan: film askotan Joan Crawforden parean ikusi ahal dugu -A Woman's Face (1941) filmean esaterako-, eta hirutan izan zen Greta Garboren antzezlagun -As You Desire Me (1932), Ninotchka (1939) eta Two-Faced Woman (1941)-. Bigarren Mundu Gerra amaituta eta handik itzulita, dagoeneko helduaroan sartuta, adinari egokitutako pertsonaiak gorpuztu zituen, eta tarteka telebistarako sailetan ere jardun zuen. Hirurogei urte beteak Oscar saria eskuratu zuen Hud filmean egindako lanagatik (1963), ostera ere 1979an irabaziko zuena Hal Ashbyren aginduetara Being There ekoizpenean. Douglas Helen Gahagan aktorearekin ezkondu zen, politikan aritu zen emakumearekin. Ezagunak dira andre honek Richard Nixonekin izan zituen tirabirak, bata bestearen aurkari sutsu izan baitziren Kalifornian senaturako jarleku baten lehian; Nixonek komunistatzat jo zuen, izan ere Gahagan irmo aritu baitzen amerikarren aurkako ekintzen komiteari aurre egiten.

Melvyn Douglas minbiziak jota hil zen 1981an New Yorken.

Oscar sarietarako izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Melvyn Douglas Aldatu lotura Wikidatan